Apirilak 27 (domeki) 2025eko BOGA mendi martxi!

BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar herri Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteeri de. Berau, Apirilaren 27xan ixango da eta hiru ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi direla esango geunke. Lelengoku, hurbiltzen diren mendigoizale guztik Ondarruko inguruko paisaiak eta toki berezixak ikusti eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.

Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familixa guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi duen danai.