Egueldi ederraz batu diz gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti ta atzin 130 lagun ipini diz (tartin alkati ta udaleko hiru zinegotzi).

Siñadura bilketin gainin esan dabe 100 000 siñadura baino gehixa batu dizela HELren alde, bañe Maxatzan 3rarte eongo dala papera Udal bulegutan baten batek ondion ez badau siñatu be. Gero Maxatzan 15in Gasteizko Legebiltzarrea erungo diz.
Horrez gain, zapatu honetan Bilbon eingo dan mobilizaziñoin parte hartzea anima dabe Alamedan batutako guztik; ixan be, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimmenduk apirilaren 5erako manifestaziñoik antolatu dotxu Hegoaldeko lau hiriburutan. Deialdi honek ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, Steilas, EHNE, Hiru, Mugimendu Feminista eta beste hainbat elkarteren babesa jaso dau.

Datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta ke LORTU ARTE!














