PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Otsaileko lelengoko astelehenin be Alamedan batu diz herriko Pentsionistak, gaur 145 lagun ixan diz pankarta atzin batu dizenak. 20 minutuz egon diz bertan eta ateko barrixak kontatxuez: firmak batzen jarraitzen dabe (martxa onin eidu siñaduran bilketi, holako egun eta ordutan eongo diz mahaixak, Astelehenetan, Alamedan eongo diz eguerdiko 12xetatik ordu bateta. Baixakutan arratsaldeko 7retatik aurrea Kalekutzin eta domeketan eguerdiko 12xetatik aurrea Alamedan) Herri Ekimenan Legegillin alde, berau finantzatzeko boligrafuk eta peto gorrixak atatxuez. Datorren astelehenin be Alamedan eongo eidiz, Jo ta Ke LORTU ARTE!

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gogun 45 urte eta gero!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 45 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kide, eta herrixaz konprometiute. 

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Jhisa beti gogun!

Otsailak 8 (zapatu) ARBIDEko II. gaztin bloke txapelketa herrikoia!

Nun? Arbideko rokodromun (Iñaki deuna 40). Noiz? Goxeko 9:15etan(Ate irekieri 8:30etan) Gitxieneko adiñe – 2016an jaxotakuk.
Gehienezko adiñe – 2011an jaxotakuk.

60 parte hartzaile gexenez. Ez eon zain atzan momenturate eta apunta! Ixen emoti online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi tranferentzixa bidez enbirde. 12€ (bazkidik 8€ ) Maila desberdinetako blokik, parte hartzaile guztixantzak kamisetak, premixuk, zozketak eta giro ona!