Maskulinitate kritiku sutatzeko hurrengo tallerra urtarrillan 14an ixango da, aitatasun aktibo eta arduratsuei buruzku. Parte-hartzeko beharrezku de aurretixaz ixena emoti, urtarrillan 10a baino lehen. Ikastarun prezixu 5€ de.Anima ta parte hartu!

Maskulinitate kritiku sutatzeko hurrengo tallerra urtarrillan 14an ixango da, aitatasun aktibo eta arduratsuei buruzku. Parte-hartzeko beharrezku de aurretixaz ixena emoti, urtarrillan 10a baino lehen. Ikastarun prezixu 5€ de.Anima ta parte hartu!

Herriko grafitilari batek sare sozialetan salatu dau astin Palestinan herrixan aldeko marrazki bat etxen euazen bitxartin jazotako gertaera hau. Lasaitxasun osoz, hondartza parin elkartasunezko mural bat marrazten euazela, txapel gorrixan patrulla bat hurreatu eta gelditzeko aginddu dotsen artista bixai.

Ez hori bakarrik, identifika, muralai eta papereko bozetuai argazkixe ata eta jarraitxuko baleuke salaketi ipinikotzela argi eta garbi laga dotsen.
Bistan da batzuk nahixa dabela horma mutuk eta herri grisak. Guk baine elkartasunez, sormenez eta kolorez erantzungo dotsau jarrera horrei!
PALESTINA ASKATU!
(Bideun paretan kontra agertzen dan zatixe eurak parodixa modun einddaku dala argitxu doskue egilik, txarto ulertoik egon baik😜)
Urtarrilan 6 xan, urteroko Errege Eguneko bertso saiu eukikou herrixan, eguerdiko 12:30xetan Zaldupe udal kiroldegixan goi mallako lau bertsolaxakin: MIREN AMURIZA PLAZA, JOSUNE ARAMENDI PEREZ, XABAT GALLETEBEITIA ABAROA eta AITOR SARRIEGI GALPARSORO eongo diz taula gañin. Kanpoa jun beharrik ezta bertso saio politxe entzuteko, hamen dakau aukera ona!
*Sarreri doan!

Urtero urtarrillin etxen dan manifestaziñoi nazionala eongo da U-11 Bilbon. Azkana ixango da aurtengu? Horixe da gure nahixe, Danak ETXIN nahi douzelako ikusi lehenbaitlehen. Aurten be jungoa ta autobuse eongo da berta juteko. Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 3retan ta tikik ALAI eta ANAITASUNA tabernetan eongo diz eskuragai. Danon artin helburu lortukouelako, zatoz!

Urtarrilak 5 (domeki) illuntzeko 20:00etan Zaldupe udal kiroldegixan, Tartean Teatroak ‘Ai gure juaneteak!’ antzezlan emanaldixe eskeiniko dau herrixan. Sarrerak salgai daz herriko Turismo Bulegun, 10€ trukin. Barre bixkat be einbikodou ezta?
