Honek diz astebukaera honetan Aurrera futbol taldeko ekipo desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan.

Honek diz astebukaera honetan Aurrera futbol taldeko ekipo desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan.

Hasi gaz 2025a ta hilleko azkan baixaku hamen dakau, Urtarrillak 31 (baixaku), illuntzeko 7:30xetan urtengo dau Alde Zaharretik mobilizaziñoik. Danon artin DANAK ETXEA ekarri birdouzelako, etorri zeube!

Azkan hillabetitan TRIPONTZIA zozketi eskutik eskure ibili eta gero, herrixak saretu eta gero sarixe zozketatu de. Lelengoko sarixe Getaxan saldu de ( 14.061) eta bigarrena Zumaxan (13.991). Burujabetzaren bidin danok gaz irabazle!

Gaur be puntualak ixan diz Alamedan batzen dizen herriko PENTSIONISTAK. 165 herrittar batu diz pankarta atzin tartin herriko bi zinegotzi. 20 minutuz egon diz bertan eta gogoratu dabe firma bilketakin jarraitzen dabela, ta jentiai sinatzea animateko herriko hainbat tokitan jarriko dizen maxetan. Danon artin GUTXIENEKO PENTSIÑOI DUIÑAK lortu birdouz! Jo ta Ke LORTU ARTE!

Urtero modun , saharar herrixan aldeko Euskal Herriko elkarte asko elkartasun karabani antolatzen dabiz. Saharar errefuxiatun kanpamentutan dazen elikadura gabezixak lehuntzeko eta batez be herrixan arteko elkartasun keinu erraldoi bat bihurtzen da ekimen hau.
Yaalah elkartik datorren astin antolatu dau bilketi. Astelehenetik baixakure ikastetxitan eta baixaku ta zapatun herriko dendetan.

Elkartetik deixe ein dabe dendetako bilketan txandak beteteko bolondresak bir dotxuezela. Esko bat botateko prest egon ezkeo elkartiaz harremanetan jarri.

Urtarrilak 25 (ongoxe zapatun) eguerdiko ordu batetan, Arrain lonja barriko goiko plazan (eurixe eon ezkero aterpe txiki bat da bertan) emongo gako azken agurre Sabinei ekitaldi xume bateaz, beran nahixe kontutan eukitxe, Kantauri itsosuai begire. Betirarte SABIN!

34 urte handi beteten dotxuz aurten RADIXU IRRATIAk (105.5 fm) ta hori ospatzeko kontzertuk antolatutxue Portuko Ranpan otsailak 14an gabeko 10etatik aurrea. Talde birek hartuko dabe parte, TATXERS eta Chuleria,joder! sarrerak KURIKEn eta ANAITASUNAn aurretixaz eongo diz saltzen 8 euron trukin.

Ongo zapatun (U-25) Gaztetxin kontzertuk eukikouz lau talde desbardiñakin, gabeko 10etan hasi eta 5 euron trukin.

Besteik ez badabe gure herriko PENTSIODUNAK irmo jarraitzen dabe eskubide sozialan aldeko eskakizunakin, ixan PENTSIO DUIÑAK eskatzen edo Osasungintza Publiku ganorazkun alde edo garraio publiku hobetzin alde. Gaur Alamedan batu diz astelehenero lez pankarta atzin 140 lagun, egueldixe alde eukela. 20 minutuko geldialdixe eindabe bertan eta kanpaña barri baten barri emon dabe bertan. HEL (Herri ekimen legegilea) buruzko siñadurak batzen hasi diz (Pentsiñoi minimu/soldata minimuaz, parekatzi helburu artu dabe). Astelehenetan, Alamedan eongo diz eguerdiko 12xetatik ordu bateta. Baixakutan arratsaldeko 7retatik aurrea Kalekutzin eta domeketan eguerdiko 12xetatik aurrea Alamedan. Hurreatu maxeta eta siñatu! Datorren astelehenin be Alamedan batuko diz. Jo ta Ke LORTU ARTE!


Gaur jakin dou Sabin Etxaburu, gutzako Sabin “Inglesa” jun dela gure artetik 86 urte eukazela. Berak ez leuken onartuko esaldixe ibiliko dou bera definiuteko (erderaz dalako): “Genio y figura hasta la…”. Hil arte BORROKALARIXE letra handiz, beran bixitxako ibilbidi halakoxi ixan dalako. Gaztetaz frankismuai aurre etxi toka gakon eta benetan be lortu ebala esan geinke, halan geatu de jasota beran berbakin gure artxibutan.

1962xan atxilotu eben lehenengoko aldiz ZUTIK aldizkarixan jasota gelditxu zan lez:
1962 urtea
SABIN ETXABURU detenitua
“Bilbao, octubre 7 (ETA). Se encuentran detenidos, ya en Madrid” Hemen 10 lagunen zerrenda eta datoak. Beraien artean: Sabin Echalecu (sic) de Ondarroa, trabaja en “Mendiguren y Zarraua” de Eibar, acusado de pertenecer a ETA.” Ikus 1/ Zutik (Caracas) 20.zenbakia, 6. Orrialdea (Documentos 2 Hordago 1979, 238 orrialdea) 1963
1963-III-2
ETAko 16 militanteen aurka epaiketa militarra Madrilen. (1) Beraien artean SABIN ETXABURU Ondarrutarra.
2-Salaketak eta Fiskalaren eskabideak
SABIN ETXABURUri salaketak: “ Confecccionar con una multicopista y difundir propaganda para la huelga” N.B: La propaganda referida era de carácter puramente económico y laboral y no surtio efecto.
Fiscalak 6 urte eskatzen dio.
d) 72 ordu baino gehiago komisaldegian egin dituzte.
e) Abogatuak “de oficio” eta militarren zerrenda batetik hartu behar. Zerrenda horren egilea: Enrique Egmar!!!1963-07-31
Sabin Etxaburu aske.
Paulo VI. Aita santuaren koroapena dela eta Francok emaniko indultoa medio, kaleratu dituzte Sabin eta beste hainbat preso. Ikus 1) Zutik (Boletin de noticias de ETA), 1963-08-24. (Documentos 2, Hordago 1979, 486 orrialde)
Zeinek esango ban Sabin ATXE SANTUai esker askatuko ebela.
Gertaera honek jasoaz batea Guardia Zibilan artxibutan islatute gelditxu zin Sabinen datu eta informaziñoik.

1964ko Aberri egunin be ez zan gelditxu etxin. Beste hainbat herrittarrakin batea Gernika hurreatu zan, nahiz eta Francok debeku ipini mobilizaziñoiai.

Askatu eta gero enpresa munduai lotzen hasi zan, inguruko lehenengoko koperatiban sorreran aktiboki parte hartu ban. Berai esker (beste batzukin batea), sortu zin eskualdeko hainbat enpresa kooperatiba, adibidez, Cikautxo, KIDE (ixena berak proposatutaku)… Herriko kultur ekintzak bultzatzen be lehen lerrun beti. Kresala Kultur Elkartin Lehendakari, Zubi-Zahar Herri Ikastolako batzordin…Nazio mallan EGIN egunkariko bultzatzalletako bat ixan zan (diru batzeko arduri hartuaz).

Argazki hau 1976an Elizondoko Baztandarren biltzarra jaixin atataku de.

Politikan, Presun aldeko dinamiketan eta errepresiñoin kontrako ekintzetan beti lehen lerrun! Nahiz eta urtikin aurrea jun 2013ko Herri Harresixan egun bat bera be ez ban huts ein.



Goiko argazki hau Herri Harresixin atataku de. Kanputik herrire etorritxako inddar polizialak “ahaztute” edo Sabinek berak “eskuratutako” porra hau herrixan geatuzan trofeo lez.
Azkanengoko urtik, etxeko txikixakin gozatzeko aukeri eukiban.

Turrunak eskuratu daben azkanengoko irudixak hasierako esaldixaz bat etxen dau. Ixez Bilboko EH Bildun manifan atatako argazkixe da hau, beran karro eta guzti.

Azakanengoko urtitan euskeri ixan da beran kezka eta ardura nagusixetako bat. Kalin sarritxan ikusi ixan dou inposatutako hizkuntza hutsez idatzitxako kaleko kartelak kentzen. Ondorengo argazki hau aurtengo Abendun bertan atataku de. BORROKALARIXE HIL ARTE!

Turrune osatzen douenon partetik doluminak nahi dotsauz adierazi etxekuai! Betirarte Sabin!
Horretaz gain, badakiau etxekuk omenaldi xume bat prestatzen dabizena. Zehazten dabenin Turrunin jakinaraziko dou.