PENTSIONISTAn urteko azkan mobilizaziñoi!

Gaur emotze amaieri urteko mobilizaziñoiai herriko PENTSIODUNAK. Egueldixe lagun euki dabe, fresko xamar bañe euzki izpixak be euren alde. Pankarta atzin 145 lagun batu diz Alamedan (tartin alkati ta zinegotzi bat).

Azaldu dabe martxan dala euskal pentsiodunen aldetik Herri Ekimen Legegilea (HEL) gutxieneko pentsiñoik osatu ahal ixateko. Firmak eta batu biko diz eta hori jungo diz azaltzen zelan ein bihir dan.

Gaurko konzentraziñoi amaitzeko zubixan argazkixe ata dabe ekimen horrei babesa emoten.

On iddarrak hartzi tokaten da eta urte barrixaz batea hilan 13an hasiko diz ostabe elkartzen astelehenero Alamedan.

Jo ta ke, lortu arte!!! Pentsiñoi duinen alde!!!

KKtzan 2024!

Urti amaitzen dun señale garbixe ixaten da KKtzango deialdixe zabaltzen hasten dizenin. Urte amaierako kirol froga gogorra, antolatzallin arabera. Aurten kartela be apurtzalli eindabe, beti lez INDIXU bizikleta gañin ikusteko esperantziaz. Bizikleteruk ondo presta daitxezen eskakizun argixe etxen dabe, eztalako pasiari.

Aurten be ezta penalizako elektrikuaz agertzen dana (nahiz eta atzetik edozer esaten eongo dizen).

Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Nego giru euki dabe gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 115 lagun batu diz (egueldixai aurre etxeko Zumardi etxeko atarixan). Beti lez 20 minutun egon diz eta datorren astelehenin be han batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko konzentraziñoi. Jo ta Ke LORTU ARTE!