EZ DOK HAMAIRU! 24/25 kantagintza ikastaru.

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku Unanue udal musika eskolatik:

Hamen dakazue Unanue Ondarroako Musika Eskolak ata daben  Kantagintza Ikastaroko Kartela . Ikastaruai baixako honetan  hasieri emongogako bañe azaro osun eongo da apuntatzeko aukeri. 

Ikastarun luzapena 12 astetaku ixango da eta baixakutan ixango da 20.00 tik 20.45 eta. Lagun artin ondo pasa , eta bakotxak bere mallan abesteko asmoz egindako ikastaru de.

Herriko PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

12xak puntun batu diz Alamedan gaur be pankarta atzin herriko PENTSIONISTAK pentsiñoi duiñak eskatzen DANONTZAKO. Gaur 130 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik, tartin herriko bi zinegotzi. 20 minutun bertan egon da gero, datorren astin be eztabela hutsik eingo esanaz amatxu dabe gaurko ekimenaz. Jo ta Ke gure eskakizunak LORTU ARTE!

Saharar kanpamentuta bixaltzeko mateixala batzen dabiz herrixan. Bir Ganduz proiektu aurrea!

Beste urte batez abendu honetan Ondarruko Yaalah elkartik Ondarruko Udalan laguntziaz, Bir Ganduz proiektuai jarraipena eingo dotsa saharar errefuxiatun kanpamentutan. Daneta 19 lagunek osatutako talde eder bat bertaratuko da. Saharar herrixai babesa adierazi, ahal dan einin lagundu eta euran burruki geuri be badala erakusteko.

Bir Ganduz proiektun jarraipenaz gain, harreran ume sahararrak euki dabezen familixak, famili sahararrak esautzeko eta alkarreaz egun batzuk pasateko aukeri eukiko dabe. Baitxe be hamendik erundako mateixalaz kanpamentutan dakarren gabezixak arintzen lagundu.

Horretako herritxarrai laguntzi eskatu dotse elkartetik. Eskola mateixala batuko dabe Azarun 4an hasitxe, hilan 15 earte.

Aurtengo biajin udaleko odezkari batzuk be jungo diz Yaalah elkartiaz batea. Tartin, Irina Alkorta alkateordi, Union Nacional de Mujeres Saharauis antolakundin 50. Urteurrenan harire antolatu dabezen ekitaldixeta gonbidatute.

Pasan astin Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak Irina alkateordiai eta Eneko Yaalahko kidiai eitzen erreportaje honetan irakurri leikez xehetasun guztik:

Hamen lagaten dou 2022ko abendun hainbat harrera familixa eta elkarteko kidek burutu ben elkartasun bidaiko laburpen bideu:

IÑAKI ERRAPEL ALKORTA GIMENO borrokalai abertzali jun gasku!

Gutzako IÑAXIO SAGASTA, danan gañetik ABERTZALI, 86 urteaz jun de gure artetik. Sagasta modun ezautzen bagendun be, ixatez Axunaneku zan, Sagastaneku andri zanelako.

Ofizioz, gazte-gazte arrantzale sasoi haretan ohiku zan modun. Lelengo semi jaxo zanin, umik hazten nahi zitxuzela ikusi eta Sagasta Enea jatetxi irai ben Artabiden (debekuai aurre egiñaz).

Zemat leatz, atun, zapo… ikatzetan erre daben ezingo genduke zenbatu. Jatetxez gain, Euskal Herrixan askatasunan aldeko ezkutuko borrokalaxan kokaleku ixan zan Sagasta jatetxi (hango paetak berba engo baleuke!). Estatuko indar parapolizialak jakitun zin Iñaxiok zelan pentsateban ta bera beldurtzeko hainbat gutun bixaldutzen, berak jaso, salatu, ta len baño gogorraua bihurtu zan.

Holan dakarrezen 3 seme-alaban ondun eta herri dinamiketan be ibili ixan ahal ban. 1970in, El Correo Españoleko hainbat egunkari erreteko ekimenin parte hartu ban Alamedan eta kartzelaratu ixan zan Basauriko espetxin beste hainbat lagunekin batea (tartin beran andri) 10 egun ta gero askatu zitxuezen.

Herri ekimen desbardiñetako partaidi ta sustengatzalli: Kresala kultur elkartin edo Zubi-zahar herri ikastolin babesletako bat. Ezker Abertzaleko ekimenetan presente, zer esan preso, iheslai ta deportatun aldekutan.

Ez euan manifestaziñoirik beran diarrotsa entzuten ez zanik, Herrera de la Mancha, Paris… Kontxintxina jun bihir bazan be!

Kantati be oso gustoku ban, lagun artin ibiltxi zer esanik bez.

Presun aldeko Santa eskin urtero urteteban.

Egin itxi benin be hor ibili zan diru batzen Gara sortzeko. Ta zer esan Plazagañin…Arrantzale egunin atune erreten fin beti.

Urtza (alabi) kartzela erun eutsenin hartu ban golpiai be ein eutsan aurre, etxea etorri te Zubi Harresixan barriro alabi zelan eruten eutsen bixi bihir ixan ban, beran gogortasunin herri oso baten babesaz gozatute.

Danak etxea ekarri arte hortxe beti, gaxotasune ailla eta urte betin barrun erun dabenearte. Geuaz geatzen diz Iñaxio, zure inddarra, atune erreteko ikatzan trukilluk, eta emondako guzti.

Besarkada handi-handi bat etxekuai!

TU-K taldin lan barrixe!

TU-K taldik “plaiko hatxetan” bideo barrixe ata dau. “Tuka esaten da” disko bikoitzeko bigarren singela. Eskerrak nahi dotze emon aldez aurretik, lan hau aurrea atateko euki daben Konpliziai. Ia gustoku dozuen!

Zuzendaxe: Unax Larrañaga

Aktorik: Markel Uribe, Oroitz Ortiz

Kamara laguntzaili: Andoni Sudupe

Eskerrak: aume Antigua.