Musikaxan egune ospatzeko (Santa zezili) kontzertu antolatu dabe ongo zapaturako (A-23) Andra Mari elixan arratsaldeko 7:30xetan. Parte hartzallik: Herriko txistulai taldi, Unanue kamara korala, Unanue musika eskolako trikitrilai taldi eta Kantaize abesbatza. Anima eta gozatu belarrixak.
Gaur be ez dabe hutsik ein herriko PENTSIONISTAK. Hamabixak puntun batu diz Alamedan pankarta atzin PENTSIÑOI DUIÑAN eskakizune etxen, gaur 130 lagun zenbatutxue konzentraziñoin. Borrokatu baik ixe ez dala lortzen argi dauke bertaratzen dizenak, Onurak danentzako ixango litxake, kalea urteten dizenantzako eta epeletan gelditzen dizenantzako be (nahiz eta justu ez ixan). JO TA KE LORTU ARTE!
Datorren zapatu (A-23) mobilizaziñoi nazionala eingo dau ezker abertzalik Bilbon NAZIO GARA! lemapin arratsaldeko 5:30 xetatik aurrea Autonomia kaletik urtenda. Berta juteko autobuse atako da eta ANAITASUNA tabernan emon birko diz ixenak.
Zeñek ez ban ezautzen herrixan ba SANTI URIBE? Guk kide handi bat galdurou gaur (Iñoiz EZ dosku hutsik ein). Itsosu ixan da beran pasiñoi, bai biharrez bai afiziñoiz. 87 urteaz junde gure artetik, patroi lez jubila arte, beran itsosoko kartak altxor lez eukazen gordeta. Pena bateaz gelditzen gaz, Kooperatiban ingurun lan sakon bat etxen dan kide batek galdetuzkun itsosoko kooperatibak zer ixan zin sasoi hartan eta SANTI elkarrizketatzekotan gelditxu zan (ez gendun euki denporaik berau etxeko). Itsosun bai bañe herrixaz lotute beti. Franquismo garaixin (1973), kartzeli ezautu ban (Euskal askapen mugimenduai laguntza ekonomiku emotzala ta kartzelaratu ixan zan beste hainbat kidikin batea “Kutxa” zala ta). Herriko mugimendun be hor eon ixan da beti, Kresala zala, Zubi-Zahar herri ikastoli bultzatzen burubelarri, Plazagañin atun erreten…nun ez.
Bañe ez pentsa jubilata gero geldik geatu zanik. Txalopa txikixe hartu eta kabrata, txibitxa, palankata…. eta Arrantza lehiaketan antolakuntzan han ibiltxen zan, Preso ta Iheslaxan aldeko hondartzetako enkarteladetan lelengoko lerrun edo EH Bildun hauteskunditan txalopi ata bizala, ba bera lelen.
Abesti be gustoku ixan dau, Musika eskolako lagunakin edo Preso Ta Iheslaxan aldeko Santa eskin.
TURRUNE etxen douen guztion partez dolumiñak etxeko guztiai eta bereziki beran andriai, Imaculadai. Muso handi handi bat.
Nahiz eta Getaxarra ixan jatorriz, Ondarrutar peto petu dala esan geinke. Udal langilli eta danan gañetik abeslai lez ezautzen dou guk. Disko barrixe ata barri dau kalea (KANTATZEN DUEN HERRIA GARA) eta herriko hainbat tokitxan (Zamora tabernan,Xirula tabernan..)ipinitxu salgai, 18 euron trukin. Gure zenbakixetan bostgarrena da ( IRATZARRA 1997, GALDETZEN 2003, HAIZE URRUNAK 2005, eta ITXAROPENA 2011). Guk cd erosi dou, entzun, eta gomendatzen dotzuau, merezi ixan dau!
Berritxuko ROALeko langillik bi hilabete darue soldati kobra baik. Cikautxoko azpikontrata dan enpresik gainea, ez dotze inolako azalpenik emoten. Hamarkada urte lanin egon eta gero, errespetu minimoik baik jokatzen dabiz enpresaixak langileekiko. Nahiku de! Horren aurrin, bihargiñak euran lanpostun defentsan greba mugagabi deitu dabe astelehenetik aurrea. Jo ta Ke langillin eskubidik bete arte! Borroki de bide bakarra!
Urti amaitzen du eta urteroko kirol ekimena hamen dakau. Apustu lez hasiera baten eta gaur egun Ondarrrutar ume ta heldu batzen dotxun aringainga karrera herrikoie bihurtu dan egun hau. Bertan parte hartzeko, ixenak Turismo bulegun emon birdiz, abendun 10, 11, 12 eta 13an. Anima ta hartu parte!
Negu hurreatzen dun señali euki dabe gaur eguerdixan Alamedan, fresko xamar. Gaur be 12xak puntun batu diz pankarta atzin 120 lagun. Beti lez 20 minutuko geldialdixe eindabe bertan ta datorren astelehenin be bertan batzeko deixe eiñaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke Lortu arte! PENTSIÑOI DUIÑAK DANONTZAT!
Denbori aurrea dun señali Portuko Ranpik 17. urte beteten dotxule ikusiaz ta hori ospatzeko Abendun 14an HARDCORE festibala antolatu dabe bertan hainbat taldek parte hartuko dabenak. Kontzertun ostin DJxak eongo diz. Sarrerak aurretixaz hartzeko, ANAITASUNA tabernan eta KURIKE dendan 10euron trukin.