Herriko PENTSIONISTAK eta ROALeko langillik bat eindde!

Astelehenero lez, herriko Pentsionistak pankarti zabaldu dabe Alameda erdixan, nahitxe egueldi gozoik ez daben euki. Gaur 125 lagun batu diz eta nobedade lez ROALeko langillik eukitxuez albun. Aurreko astin Gasteizeko parlemento aurrin eindako elkarretaratzin barri emon dabe; eta horrez gain, martxan ipinitxako HEL (Herri Ekimen Legegilea)ri buruzko eskuorrixak be banatutxuez. HEL horrekin “Pentsioen Osagarria Bermatzeko Neurriak” eskatuko dotxuez, horretako sinadura bilketi abiatuko dabe hurrengo astitan.

Pentsionistan elkarretaratzi amaitxu danin ROALeko bihargiñak euren aldarrikapenan aldeko enkarteladi egin dabe, hainbat pentsionista lagun dotxuezela.

JO Ta KE lortu arte!!! Datorren astelehenin be hantxe batuko diz.