Urriak 12xan ( ongoxe zapatun) ospatukou herrixan IV. Aniztasun besarkadin egune egitarau zabal bateaz. Behian dakazue egun osoko egitarau. EKAI gogun!

Urriak 12xan ( ongoxe zapatun) ospatukou herrixan IV. Aniztasun besarkadin egune egitarau zabal bateaz. Behian dakazue egun osoko egitarau. EKAI gogun!

Ongo baixako illuntzin, gabeko 10etatik aurrea kontzertuk eukikou Gaztetxin. Donostiko Antiguo aldetik etorriko diz lehenak (INDABE) eta Berrizkuk bigarrenak (MEISON), 5 euron trukin dana be. Euran bideoklipak ikusten eongaz ta… merezi daben taldik dizela ereisten gasku, hurreatu entzutea.

Urte bat pasa da urrixan 7txik. Ordutik, Palestinan kontrako genozidixu inddartu dau Israelgo estatuk.
Gaur, palestinar herrixe pairatzen dan genozidixu eta okupaziñoi salatzeko ekimena einddabe herritxarrak. Palestirrak bixitxen dazena jasanezine da.







Gaurko ekimenak, Israelgo estatuk inpunidade osoz eta askon ixiltxasun konpliziaz aurrea darun genozidixu zein okupaziñoiaz amaitxu biharra dala aldarrikatzen dau.
Hori holan, urrixan 21in Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxu herriko plazetan. Adi deialdixeta!

ZINEMA IKUSIEZIÑE (film sozialak) ikusteko aukeri eukikou datorren domekan arratsaldeko 6:30xetatik aurrea Kofrai Zaharrin. Sarreri, debalde ixango da.

Alameda erdixan ikusi douz gaur be herriko pentsiodunak, aterkin azpixan bañe gogor. Gaur 135 lagun batu eidiz pankarta atzin esazku antolatzalletako batek (tartin herriko alkati). 20 minutuz egon diz bertan ta astin egon dizen barrixan ingurun entzun eta gero, datorren astin be bertan batuko eidiz baieztatuzku. Jo ta ke lortu arte!

Ez diz geldik geatuko ROALeko langillik euran eskubidin defentsan. Biharra ein eta soldataik kobra bez? Nun ikusi de holakoik. Hori dala ta mobilizaziñoi desberdiñak eingotxue egun eta toki ezberdiñetan. Hadi! Borrokatu baik ezta ixe lortzeik!

Urriak 8, martitzena, arratsaldeko 19:00etan Kofradia Zaharrin herri batzarra eingo da HONDAKIÑAN ingurun Udalak eta Lea-Artibai Mankomunitatik deitxute. Hondakinak biltzeko sistemin inguruko erronkak azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko. Danon arduri dalako ingurogiru, etorri zeu be!

Esteban Muruetagoiena mediku ondarrutarran kasu ardatz hartute, beran alaba Tamara Muruetagoiena protagonisti daben ‘Indarkeriaren oi(h)artzunak’ dokumentala:
Urrixan 6, domeki, 13:00etan eta 19:00etan Kofrai Zaharrin. Eguerdiko saiun dokumentalan zuzendaxak egongo diz bertan eta iluntzekun Tamara Muruetagoiena
Gonbidapenak Turismo Bulegun hartu bir diz aurretixaz.

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. futbol talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa Aurrera tra ka tra!

Errebala Txikiñe Gazteleku zapatun (urriak 5) zabalduko da, 11-16 urte bitarteko umintzat. Zapatutan 17:00etatik 21:00eta eongo da zabalik eta domeketan 16:30etik 20:30eta.
