Alamedako PENTSIONISTAK kurtso barrixe hasi dabe!

Indarraz hasi dabe gaur eguerdixan kurtso barrixe herriko PENTSIONISTAK. Antolatzallik esazku 155 kontatxuela pankarta atzin gaurko konzentraziñoin. Ez dabe aldatu euran helburuk, PENTSIÑOI DUIÑAK DANONTZAT, 1080 euro pertsonako. GIZARTE SEGURANTZA NORBERANA eta DISKRIMINAZIÑOIRIK EZ GENERO MALLAN. Iñor eon leike eskakizun honen kontra? Datorren astelehenin be han batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo Ta Ke LORTU ARTE!

Gaur, Irailak 28 (zapatu) KORTA Askatasun haizea, dokumentala Kofrai Zaharrin!

Gaur, eguerdiko 12xetan Kofrai zaharrin film interesgarri bat ikusteko aukeri eukikou (75minutuku). Behian irakurriko dozuena da filman sinopsise ta amaieran trailerra.

1979ko ekainaren 25ean Korta erail zuten. Hil zuten balak euskal errefuxiatu politikoen aurkako Espainiako gerra zikinaren mertzenarioek jaurti zituzten. 25 urte bakarrik bizi izan zen, baina bere ibilbidea belaunaldi konprometitu, ameslari eta errepresaliatu baten erretratua da. Dokumental honek bere historia kontatzen digu, bere senide, lagun eta militantzia kidei ahotsa emanez. Lan hau ahanztura eta inpunitatearen aurkako oihua da. Etorkizunez betetako memoria ariketa bat, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko kontakizun ahalik eta osatuena eraikitzen jarraitzeko.

Gaur irailak 27 GUDARI EGUNE!

Ezker Abertzaleko komunidadin, oroimeneako eta Euskal Herrixan askatasunan aldeko burrukan berresteko egune da gaurku.

49 urte pasa diz Juan Paredes Manot “Txiki” eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko militante antifaxistak tribunal miliar batek kondena eta exekuta zitxuezenetik FRAPeko 3 kideaz batea. Ejekuziñoi horrekin Euskal Nazio Askapen Mugimendu ahultzi eta gorakada bizixin euan Euskal Herrixan berpizti gelditzi lortuko ebela pentsa ben.

49 urte gerua, gazte harek hasitxako burrukin helburuk bardiñak ixaten jarraitzen dabe; Euskal Herri aske, euskaldun, sozialista eta feministi eraikitxi.

Bidin gelditxu dizenak gogun, askatasune dakau irabazteko!

Gaurko egunan harire argazki honek ata douz herrixan:

Txiki eta Otaegi oroitzen daben pankarta hau da ipinitxe Kofrai Zaharreko balkoin:

ASIER BADIOLA LASARTE “Indixu”k urtik beteten dotxuz gaur! Zoixonak!

Asier Badiola Lasarte “Indixu”k 44 urte beteten dotxuz gaur. Beste urte betez etxetik kanpo bahitxute beteko dotxuz urtik.

Kanputik burrukan jarraitxukou hurrengo belarriko tengarak etxekun artin eta herrixan etxeko!

Itxoso bete muso Turrune osatzen douenon partez!😘

Hauxe da Asier bahitxute dakarren kartzelako helbidi:

ASIER BADIOLA LASARTE

C.P. San Sebastián

Paseo Martutene, 1

20014 Donostia (Gipuzkoa)

Irailan 27an “Irrintzi bat dabil” ekitaldi politiku 20:00etan Alamedan

Irailan 27an (Baixaku) 49 urte beteten diz espainiko erregimen Frankistik Txiki eta Otaegi ETA erakundeko militantik fusila zitxuezenetik FRAPeko hiru kideaz batea. Ordundik memoixako eta gure herrixan askatasunan aldeko burrukan berresten gazela aldarrikatzeko egun modun ezautzen dou egun hau.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan ekitaldixak antolatu dotxuz Sortuk. Ondarrun 20:00etan burutuko da ekitaldixe Alamedan.

IXKIRI ixil ixilik junde gure artetik!

Gaur eguneko gaztik ez dabe jakingo zein ixan zan “IXKIRI”. JON M. ZUBIKARAI OSA zan beran ixen ofiziala bañe herrixan IXKIRI lez ezautzen gendun, “Borrokalaxe” zan beran abizena. Frankismo garai gordiñe toka gakon bixitxi ta ez zan geldik geatu injustizixan aurrin. 91 urte eukazela jun zan gure artetik Santurtzin uztailak 24an ta behatu zelan dizen gauzak, Madril aldetik eskuratu dou (beraz batea kartzelan egondako F.R.A.P.eko kide batzuk bixaldute) eskutitz hau. Beraz batea borrokan ibilitxako hiru kidek IXKIRIn bixitxin laburpena eindabe.