Herriko PENTSIONISAK ekiñin jarraitzen dabe!

Gaur eguerdiko 12 xetan zabaldu dabe beste behin be pankarti Alamedan batzen dizen PENTSIONISTAK. Gaur 135 lagun batu diz egueldi politxe lagun eukela (tartin alkati). 20 minutuz egon diz bertan eta herrixan anbulatoixun ingurun dabilen kezkiai buruz berba ein dabe. Herritxar talde bat hasi de mobiuten eta egueneako, ekainak 13rako, manifestaziñoi deitxu dabe alamedatik hasitxe alde zaharrea. Pentsionistak be bat etxen dabe deialdi horrekin eta mobilizaziñoin parte hartzeko zabaldu dabe. SOS Ondarruko anbulatoixu!!!

JO TA KE LORTU ARTE!!!

Europako hauteskundik 2024 – Ondarruko emaitzak

  EH Bildu
(Orain Errepublikak)
 EAJ-PNV
(CEUS)
 PSOE Podemos Sumar PP Vox
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…)20378225381
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
1057525335
1.2.U – BIXIKAN
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
196123319373
1.3.U – BIXIKAN
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
2141752695288
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
2801944514494
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
163111319481
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
1881493355103
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
2571022686111
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
17562298342
Guztira1781106926870369023

Domekan Euskal Herritxarron ahotsa Europan! Orain Errepublikak, Bozkatu EH Bildu!

Ate joka dakauz Europar parlamentuko hauteskundik. Egixe da apartien gelditzen gazkun instituziñoi dala baine ez da garrantzi gitxia daukena, gitxiarik bez. Eguneroko bixitxan eragitxen doskuzen politikan norabidi da jokun. Elite ekonomikun eta inperialistan kontrolpin dan Europan gure ahotsa eukitxi beharrezku dou!

Gorakadan dun faxismu gelditxu eta aurre etxeko!

Euskal Herrixe, Catalunya, Galiza… eta estatu baiko herri zapalduon ahotsa presente egoteko!

Gerraik ez douela nahi argi eta garbi lagateko! Palestina, Sahara… herrixan askatasune aldarrikatzeko!

Herrixan bertan eragitxen doskun gai nagusixe arrantzi de. Kuriosu ereisten gazku batzun logiki, Europako parlamentun ixe ez gazkule galdu esaten dabenak eta bide batez euran gurasuk kejaten ibiltxi arrantza kuotak gero ta murritzauak dizela salatzen (Ondarrun entzundaku). Urteroko borroki de arrantza mundun; Leatza, antxoi, berdela, atune, ollarrak, sapuk…murrizketak pairatzen dabe. Zeñek geuk baño hobeto defendiu leike geure interesak? GUK argi dakau, Bozkatu EH Bildu!

*Beti lez domeka illuntzin (gabeko 11etatik aurrea, legik hala agintzen dabelako) TURRUNEko orrixin ahalko dozue ikusi hauteskunditako herriko emaitzak.

Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Etxin geatzekuk ez diz gure herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe gaur be pankarti Alamedan. Gaur 135 lagun batu diz ta 20 minutuz egon diz bertan eta betiko modun astin egon dizen albistik kontatxuez: alde batetik, baixakun anbulatoxo aurrin egon zile bertako langilliai elkartasune emoten ta ongun be han eongo eidiz baieztatu dabe; beste alde batetik, datorren asteako herri mailako manifestaziñoi bat etxi be proposa dabe eta beste eragile batzukin landuko dabela. Etxin geatute ixer ez da lortzen, borrokatuaz bai. Jo ta Ke LORTU ARTE!

OSASUNGINTZIk danok ikutzen gatxu! Baixakun Anbulatoxun aurrin egon zan konzentraziñoiko irudixak diz azpikuk (PENTSIONISTA ugari agertu zin berta) ta Zubi-Zahar herri ikastolako umik be ELKARTASUN keinu bixaldutzen bertako langilliai.