TU-K musika taldi bueltan dator!

Ohiku ixaten da musika taldik euran ibilbidiai amaieri emotetzenin ta gitxitan denpori pasata gero eszenaxuta buelta eitxi, ba hor be Ondarrutarrak berezixak gaz, behatu ze mezu alla gaskun korreure astin:

Sortu ginenetik 40 urte igaro eta gero bueltan gatoz, TU-K ren bigarren fasea gaur hasi da.

Hemen lehen aperitfa. 1989an Telenorten grabatutako “Itsuen Begiradak” abestia, Jose Lastrak Tipo Pete estudioetan bermasterizatua. Irailean aterako dugun binilo bikoitzeko abestietako bat.

Aurki inoiz editatu gabeko abesti berri bat bere bideoarekin eta proiektu guztia aurkeztuko dizuegu. Laister arte!!

PENTSIONISTAN Borrokiai atsedena!

Gaur emotze amaieri aurtengo kurtsoko PENTSIONISTAN konzentraziñoiai. Eguerdixan betiko lez zabaldu dabe pankarti ta beran atzin 150 herrittar batu diz. On inddarrak hartzeko sasoi alla gakue ta Irailan 30in bertan batuko eidiz osteabe esandabe. Horrek eztau nahi esan geldik geatuko dizenik bittartin, Anbulatoxun egoeri konpontzeko ekimenetan parte hartzen jarraitxuko dabe beste hainbat sektoreaz batea.

Etxin geatute gauzak ez diz konpontzen, Borrokatu beharra da gauzak aurrea atateko. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Ekainak 17 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK!

Datorren astelehenin (E-17) eukikou kurtso honetako Zientziaren Giltzak Elkartin atzanengoko hitzaldixe. Izenburo hau ipinitze: HEZKUNTZA IKERKETAREN EKARPEN ETA ERRONKAK! eta hizlari lez JOSU SOLABARRIETA EIZAGIRRE ( pedagogu) etorriko da. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku eta danoi ikutu etxen doskulako hurreatu entzutea.

Gaur, ekainak 13 (eguena) S.O.S. ONDARRUKO ANBULATOXU manifestaziñoi!

Idatzi honen bitartez, Ondarroako herritarrok, herriko Osasun Etxeak dauken egoera larrixe eta jasan eziñe salatzera, eta konponbideak eskatzera gatoz.

Ondarruko Osasun Etxin egoeri, Osakidetzak dauken egoera orokor larrixan barrun kokatzen dou. Azken aldixan, familiako mediku ugari falta diz, eta horren arrazoi nagusixe, oso sakonin dan jestio eskasa dala salatu nahi dou.

Pediatriako zerbitzuaz gertatzen ari dana be salatu nahi dou herriko umin gurasuok, zein herritarrok orokorrin. Ondarrun, 2 urte daruau pediatra baik. Edo modu egokixauan esan nahi bada, pediatriako zerbitzu behar bezala bete baik.

Erreferentziako mediku bat horrenbeste denboran falta izatik ekar ditzakeen ondorixo larrixak ixan daitezke.

Gañea, egoera honetan, gure osasun sistemak eskeini behar digun zerbitzu eskeintzi ezinezku de.

Horreatxik, osasun arduradunei, kasu honetan Osasun Kontseilariari eskatzen dotzau, egoera hau lehen bait lehen konpondu dezatela.

Horretako, eta danon arduri dalako, dei etxen dotzuau, ondoren aipatzen dan mobilizaziñoire:

– Ekainan 13an manifestaziñoi 18.30etan alamedatik alde zaharrea.

HERRITXARRAK