Ekainak 23 (domeki) Sanjun bexperako AKELARRI!

ARTELAN kultur elkartik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:

Herritar maiteok:

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan ARTELAN Elkartik urteroko Akelarrea eingo douela. 

1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dugu hau.

Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze! 

Etorri Erdi Aroko erropekin jantzita, eta ez badauzkazue, geuk lagako dizkizuegu. Gaueko 22:00etatik aurrera Arrigorri hondartzako Txiringitoan egongo gara janzten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, denon eskuetan dagoelako gau majiko honetako giro berezia mantentzea, irrintzika, dantzan eta kantuan. 

Hamen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsoak: 

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

Eskerrik asko zuen arretagatik!

Ondarroako ARTELAN  ELKARTEA