TXIRRIMORRASKIk 35 urte, ZOIXONAK!

Ez dakiau zenbat Ondarrutar gazte belaunaldi pasa dizen TXIRRIMORRASKI denbora libre taldetik bañe ziur gaz asko ixan dizela. Hazi eta hezi eitxue baloritan, jolasin, heziketan, berdintasunin…Sasoi bateko begiralik gaur gurasuk bihurtu diz eta haren seme alabak testigu hartu dabe. Ta 35. urteurrena ospatzeko egitarau zabal bat antolatu dabe ta hamen dik jungo gaz zabaltzen zatike. Guk TURRUNE etxen douenok muso handi bat eta belarri tenkada handi bat nahi dotzau bixaldu hamendik lan talde guztiai.

Hasteko, Maxatzak 4an (zapatu) mahai inguru antolatu dabe Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6retan ta gaxe, Boluntaxun osasun mentalan ingurun hausnarketi eingo dabe.

Maiatzak 3 (baixaku) L.A.B. sindikatun 50.urteurrenan dokumentala Kofrai Zaharrin!

Ongo baixakun L.A.B sindikatun 50. urteurrenan inguruko dokumentala eskeiniko dabe Kofrai Zaharrin arratsaldeko 7retan. Iñor gogoratzen da Ondarruko L.A.B.en lelengoko egoitzi nun euan? San Juan Txurrun! Lelengoko billerak, lelengoko borrokak, lelengoko karnetakin, zabalkundiaz, krisisakin, pankartak, idatzixak…Dokumentalaz gain mahai inguru be eingo da, lelengoko militantikin, delegaukin eta ingurukukin. Hurreatu gogoratzeko eta aurrea begirako erronkak elkarbanatzeko! Gora L.A.B.! Bihargiñan sindikatu!