MAIATZAK 1 LANGILLE EGUNE, guazen IRUÑA!

LANGILE BORROKA ZABALTZEN! Eskubidik-Subirotasune- Aldaketi, lelopin ospatuko dau L.A.B sindikatuk Iruñan aurtengo Maiatzak 1a. Badalako zertaz borrokatu: lan baldintza duiñak,estabilidadi,…batu zeube borroka. Aurtengo Maiatzak 1a berezixe ixango da, 50 urte betetetxulako L. A. B. sindikatuk eta manifestaziñoin ostin ekitaldi bat eingo dau Anaitasuna kiroldegixan. Herritxik autobuse ata dabe berta juteko, azpixan dakazue egitarau.

PENTSIONISTAK BORROKAN gaur be!

Alamedan ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 135 lagun batu eidiz esazku antolakuntzakuk. 20 minutu bertan egon diz ohiku dan latxeik eta gaurkun komenta dabe Langillin egunaz (MAIATZAK 1)eko mobilizaziñoikin bat etxen dabela. Borrokatuz gauzak lortzen diz, etxin egonda ixebez! Jo ta Ke LORTU ARTE!

Maiatzak 11 ( zapatu) PELOTA PARTIDUK Ondarruko frontoin!

Herriko kuadrilla batek antolatute (AMETZAko kuadrilli), herriko frontoin PELOTA partiduk ikusteko aukeri eukikou Maiatzak 11an goxeko 11etatik aurrea. Bi eratako ikuskizune eukikou, bata palaz, BELARRI-TRONTXO bikoti MENDIBE- TXIRLOIn aurka eta besti eskuz MIKEL GOÑI-JUANTXO KOKA bikoti OIER BENGOETXEA-A. ESNAOLAn kontra. Ikuskizun mundial hau ikusteko 10 euro ordaindu biko da eta sarrerak KURIKE dendan ahalko dozue eskuratu. Bertan egunin be aukeri eukikozue erosteko bertan frontoin (beti be, gelditxu badiz). Ataten dan diru, ARNASA elkartintzako ixango da beraz ikuskizun zoragarrixe ikusiaz ARNASAntzako laguntza itzala ahalko dozue emon.

PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Euzkixe bai bañe fresko euki dabe gaur Alamedan batu dizen PENTSIONISTAK.12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 180 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik. 20 minutu bertan egon ondoren amaitu dabe eta datorren astelehenin osteabe bertan batzeko deixe eindabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Hauteskundik – Gasteizko Legebiltzarra – 2024 – ONDARRUKO EMAITZAK ZUZENIN!

  EH Bildu EAJ-PNV PSOE Podemos Sumar PP Vox
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA (Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…)2291425647 0
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
1279614365 0
1.2.U – BIXIKAN
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
23218177393
1.3.U – BIXIKAN
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
250235687205
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
1771227333 0
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
241187515575
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
15692710534
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
2302212181394
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
3171539666 0
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
2151092182 2 1
Guztira2174153810274547122

2020ko emaitzak:

  EH Bildu EAJ-PNV PSOE Podemos PP-Cs Equo Vox
Guztira21591580751476625

Gaur, BOZKATU EH BILDU!

Amatxu de hauteskunde kanpañi! EH Bildu zeozerrek bestikandik bereizten badau, hori beran komunidade inddartsu eta mobilizateko gaitxasune da! Euskal Herri luze zabalin milaka ixan diz pegada, mitin, ekitaldi, hitzaldi… ezberdiñak antolatzen eta parte hartzen ibili dizenak.

Ondarru ezta gitxia ixan! Ekitaldi politiku, bizikleta martxi, Osakidetzan inguruko berbaldixe, kartel informatibuk… euki douz. Eskerrik asko kanpaña honetan parte hartu dozuen guztioi!

Aldaketi badator!  BOZKATU EH BILDU!

Domekan kontaketi danok batea bixiko dou ALAI tabernan ta ezin dozuenok bertan egon, emaitzak gabeko 9xetatik aurrea TURRUNEko orrixin jungo gaz sartzen! Anima eta etorri!

Eguenin (Apirilak 18) 18:30etan BIZIKLETA MARTXI Kamiñazpitxik! Erabaki aldaketi!

Hauteskunde kanpañin barrun, bizikleta martxi antolatu dau Ondarruko EH Bilduk. 18:30 etan Kamiñazpiko parketik urtengo dau herri guzti zeharkatuko daben martxik. Amatxutakun Alde Zaharrin ojaela martxan eongora eta berdela jateko aukeri eukiko dou.

Gerua gitxia falta da domekan hautesontzixak ilusiñoi eta aldaketako bozkaz beteteko! Batzuk oso urduri sumaten douz egun honetan… eta egunak aurrea jun ahala urduritxasun horrek ez diz gitxitxuko!

Gu bitxartin geure proposamenak herritxarrakin elkarbanatzen gabiz. Beti ein ixan douen modun kalin, lantegixetan, aisialdi esparrutan… HERRIXAN! Aldaketako ilusiñoi sumaten dou eta domekan ilusiñoi hori BOZKA bihurtuko dou.