Herriko PENTSIONISTAK aldarrikapenakin jarraitzen dabe!

Astelehenero lez 12 xak puntun hasi diz batzen Alamedan herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzallik, bertan 20 minutuz egon diz eta asteko albistik komenta dabe: Eguazten arratsaldin KORRIKA datorrela ta bertan parte hartzeko deixe eindabe, beste aldetik, ongo astin udal plenu eongo da ta beste gai batzun artin autobus gexauaren eskakizunai erantzune emongotza udalak ta jenti anima nahi dabe hurreatzeko plenure. Amaitzeko esan aste santutan opor txiki bat hartuko dabela eta hurrengo astelehenin ez dizela batuko, hurrengoko enkarteladi Apirilak 8 xan 12 xak puntun batuko dizela esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

OPORRAK BAKEAN solasaldixe Astelehenin 18:30 etan Kofrai Zaharrin

Martxan da Oporrak Bakean programin kanpaini. Saharar errefuxiatun kanpamentutako umik udako hile bi Euskal Herrixan pasati posible etxen daben programi.

Ondarrun be Yaalah elkartik eta Ondarruko Udalak martxan dabiz famili barrixak topaten eta informaziñoi zabaltzen.

Astelehen honetako (Martxoak 18) jarri dabe hitzordu informaziñoi banatu eta aurreko urtitan harrera familixak ixan dizenakin solasaldixe etxeko.

23. KORRIKA martxan!

Irunetik urtengo dau gaur arratsaldeko 4retan 23. KORRIKA. 2.700 kilometro, gau eta egun ibiliko da Euskal Herriko 7 lurraldetan A.E.K.k antolatutako ekimen mundialin. Gure herritxik Martxoak 20 (eguaztena) pasako da arratsaldeko 3:03 tan. Bittartin herrixan antolatu eta antolatu dabiz egun hori ondo urten datxin, kalik apaindu dabe jenti jakiñan gain egoeteko.

BERDELAn kosteriai hasieri emotze!

Atzo arrasteko txalupak eta gaur bajurakuk ekarri dabe lelengoko BERDELA herrire. Gaur 7.000 bat kaja egon diz lonjan, arrain tamaño politxaz (3 bat pieza kilun) eta prezixo aldetik bajurakuai 1,70 euro ingurutan eitze ta zeozer merkia arrastekuai. Horreaz batea antxoa eta sardiña apurre be bada sartzen nahiz eta ondioik arrain gazti (tamañoz) dan agertzen. Ia urte politxe juten dan gure arrantzalintzat, danon onurako ixango dalako.

ALAMEDAko PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Euri zaparrarai aurrea eiñaz, Alamedako aterpin zabaldu dabe gaur eguerdixan pankarti herriko Pentsionistak. Gaur 105 lagun egon eidiz esazku antolakuntzakuk, ta datorren astin be han eongo dizela baieztatu dozku. IPC erreala, 1080 euro bakotxantzako, Genero arrakalaik ez egoti…Zein eon leike eskakizun horren kontra? Zahartza duin bat eruteko gutxieneko baldintzi ixan biko litxake. Danok ikutu etxen gatxun arazu de, gero negar etxik ez dau balixo. Borrokan etxi merezi dabelako, Jo ta Ke LORTU ARTE!

POSTA bidezko botu martxan!

Ondarruko EH Bilduk martxan ipini dau posta bidezko botuk etxeko aukeri Apirilak 21in eingo dizen hauteskunditako. Egun horretan herritxik kanpun bazaz edo biharra tokaten gatzulako ezinezku dozulako hautes mahaire jun edo makal zazelako edo…. erabili zeinke aukera hau.

Hau dana aurrea eruteko, Ondarruko EH Bilduk lokal barri bat zabaldu dau Alde zaharrin lenako Garoa dendan (Kebaban aurrin). Berta hurreatu zeinke edozer zalantza argitzeko ta horretaz gain telefono bat ipini de martxan helburu bardiñaz, 603211452. Lokala astelehenetik baixakure eongo da zabalik, goxitan eguerdiko 12:00 xetatik 13:00 ta, ta arratsalditan 18:00 tatik 19:30 ta. Zeuk be ERABAKIko dozulako ALDAKETA!