Ongo zapatun (Otsailak 10) Zubi_Zahar herri ikastolakuk ibiliko diz Alde Zaharrin txartelak saltzen otzara eder bat zozketaten (odolostik, txoixuk, porruk, bi kg indar gorri, azak…) dana euron baten trukin.

Ongo zapatun (Otsailak 10) Zubi_Zahar herri ikastolakuk ibiliko diz Alde Zaharrin txartelak saltzen otzara eder bat zozketaten (odolostik, txoixuk, porruk, bi kg indar gorri, azak…) dana euron baten trukin.

Hamen dakazue aurtengo karnabal zapatun (Otsailak 10) herrixan eongo dizen ekimen desberdiñan egitarau. Eguerdiko ordu batetan hasi eta hortik aurrea ahal dabenak ahal dabena. Gero ez dala ixe esango dabe betiko neartixak, kantujiri, dantzak, erromeixi, mozorro lehiaketi, Lantzoin ongi etorrixe…Mozorru prest dakazu?

KRESALA kultur elkartik dei hau zabaldu dau herriko musikaxai zuzendute.
Ondarruko herrixe betitxik musikariz betetako herrixe ixanda. Klarinetik, tronboik, flautak, saxuk, bombuk….eta horretaz gain, jai zalik ixan gaz. Bixak bat eiñaz (Jaxak eta musiki) herrixe dantzan ipintxeko gai gaz. Animaten zaz tandem horretan parte hartzen? Erantzune baietzku bada, idatzi korreo honeta: kresalaondarru@gmail.com

Ondarroako Udaleko euskara zerbitzun eta UEMAn eskutik, “Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” hitzaldixe antolatu de otsailan 8rako (eguena) arratsaldeko 18:00etan Kofradia Zaharrin. Hizlari lez, IÑAKI IURREBASO eongo da ta berak azalduko dau arnasgunin eragiñe ta udalerri euskaldunan (UEMA) sendotzi euskerin biziberritzeako giltzarrixe zeatxik dan hain beharrezku.

ARTELANekuk enbidu botazku aurten be, nahizue tanborra joten jun Iñautexetan LANTZOI eta AKULIaz batea? Animaten bazaze, hurreatu otsailan 4an (domeki) Artelaneko lokalea(barran) arratsaldeko 7retan. Anima eta hartu parte!



Jaione Barrenetxea Larrañaga junde gure artetik 91 urte eukazela. Kastako emakumi, 31 urteaz alargun gelditxu zan, bi alaban ama zala. Bixitxi aurrea atateko, deskargak eta Orlando kontserberan eiban lana. Oso emakume aktibisti ixan zan bixitxa osun. Garai baten Herri Batasunako herriko mahaiko partaidi, Preso ta iheslaxan mobilizaziñoitxan beti hantxe(hurre hurretik bixi ixan zitxuzen espetxe politikin ondorixo ankerrak). Horrez gain, ixilpeko beste hainbat mobidatan ibilitxaku. Zubi-zahar herri ikastolan eta Kresala kultur elkartin be partaide aktibu.
Turrune etxen douenon partez besarkadaik estuena etxekuai. Beti eukikou gogun.








JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 44 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.
Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kide, eta herrixaz konprometiute.
Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.
Herrixak ez zatxu ahaztuten Jhisa!


