PENTSIONISTAN urteko azkan enkarteladi!

Urteko azkan mobilizaziñoi burutu dabe gaur eguerdixan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 160 lagun batu dizela esazku antolatzallik pankarta atzin ta bertan 20 minutu egon ondoren opor txikixak hartzeko erabakixe hartu dabe, hurrengo Urtarrillak 8 xan batuko eidiz diñozku. Bittartin, Ondarrutarrok be merezi douelako ganorazko trasporte publiku (Galdakaoko ospitxalea eta Bilboa juteko autobusak sarrixaua ipiniaz) siñadura bilketakin jarraitxuko dabe, herriko taberna eta denda batzutan ikusikozue ta gañea mahaixak ipinikotxue 23, 24, 31 eta urtarrillan 7 xan (Alamedan, Alde zaharrin..). JO ta KE lortu arte!

GABONETAN herrixan falta douzenak gogun!

Herrixan aurten be faltako dizenak gogun eukikouz eta hainbat ekitaldi eingo diz, Abenduak 24 an hasi eta Urtarrillan 13 arte. Hasteko, aurten aldaketa nabarmen bat eukikou, urtero ein ixan douen illuntzeko kalejiraik ezta egongo eta horren ordez Abenduan 24 eguerdixan (domeki) Alamedan batuko gaz eguerdiko 1:30 xetan elkarretaratze baten. Hurrengo ekimena Abenduak 29 xan ixango da, urteko azkan baixakuko enkarteladi, illuntzeko 7:30tan Alde Zaharretik hasitxe. Abenduak 30in (zapatu) Basauriko kartzela aurrea juteko deixe eindabe bertan manifestaziñoi baten parte hartzeko. Abenduan 31an (domeki) Alamedan batuko gaz eguerdiko 1:20 aurrea Fotokola etxeko. Eta amaitzeko, urteroko mobilizaziñoi erraldoin parte hartukou Urtarrillak 13an(zapatun) Bilbon. Autobusetan juteko, ANAITASUNA eta ALAI tabernetan emon ixenak lelengotik. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, KALIN JARRAITXUKOU!

Abenduak 18 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, UN ENFOQUE DE INVESTIGACION TRASLACIONAL!

Abenduko hitzaldixe eskeinikozku Zientziaren Giltzak Elkarteko lagunak. Abenduak 18 (astelehena) arratsaldeko 6:30 tan Kofrai Zaharrin MARIA LALLIER, ikertzalli neurozientzia kognitibutan berba eingo dau eta hitzaldixan ixenburu, La sensibilidad al ritmo moldea el cerebro lector: UN ENFOQUE DE INVESTIGACION TRASLACIONAL. Hurreatu entzutea!

PENTSIONISTAK gaur be kalin!

Abendu erdixe ta hegoaixe puntuaz Alamedan batu diz beste behin be herriko PENTSIONISTAK. Puntualak beti lez hamabixak puntun zabaldu dabe pankarti (PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN) ta atzin 175 herrittar (EHBilduko 2 zinegotzi barne). 20 minutu bertan egon diz eta asteko barrixak azaldu dotxuez: alde batetik, aurreko astin udalak onartu daben moziñoin barri emon dabe, ixan be eurak aurkeztutaku 1080 €ko gitxieneko pentsioa eskatzeko, EHBilduko ordezkaixak baietza bozkatuben eta EAJkuk absteniu ein zin. Beste alde batetik, esan dabe Bilboa eta Galdakaoa juteko zuzeneko autobusak eskatzeko sinadurak batzen jarraitxu bir dela; bilketi etxen juteko abenduntzir mahaixak be ipiniko dizela egun berezi batzutan. Herritxar guztiontzat ixango da hau onuragarrixe. Danok siñatu! JO TA KE LORTU ARTE!