Musikerun egune ata joka dakau eta Unanue udal musika eskolik azpixan ikusiko dozuen jardunaldixak eskeinikozku. Gozatu belarrixak!

Musikerun egune ata joka dakau eta Unanue udal musika eskolik azpixan ikusiko dozuen jardunaldixak eskeinikozku. Gozatu belarrixak!


Gaur, babespin egon diz herriko PENTSIONISTAK. Ez euan egueldirik Alameda erdixan egoteko bañe 12 xak puntun pankarta atzin ikusi douz. 155 lagun batu diz danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Horrez gain, gaur Udaletxeko erregistrun plenure eruteko eta bertan onartzeko moziñoi bat aurkeztu dabe herriko 400 lagunen siñaduraz lagundute. Hego Euskal Herrixan 200.00 pentsiodun baño gexaua daz 1080 euroa ez dizenak allaten ta hori ez da onargarrixe. Moziñoi bardiñe udal guztixeta eruti pentsa dabe. Danon bultzadiaz lortukou, etxin egonda ez. Jo ta Ke LORTU ARTE! Datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.

Pasan baixakun arrantzale bat hil zan Ondarruko portun. Aurten 47 lagun hil diz Euskal Herrixan biharrea jun eta gero. Lan istripuk ekiditeko, segurtasun neurrixak bermatu eta prekaritatiaz amatxu birde, NAHIKU DE!
Gertaera hau salatzeko, konzentraziñoi bat eingo da Ondarruko portu sarreran eguerdiko 12:30 tan gaur (Azaroak 20).

Zientziaren giltzak elkartin ongo hilleko hitzaldixe astelehenin ixango da eta gai lez, La observacion de las ondas gravitacionales: UNA NUEVA VENTANA AL UNIVERSO! ixenburu ipinitze. Hitzaldixe emongo dabena, JOSE JUAN BLANCO PILLADO fisikaxe ixango da. Gogoratu, arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala eta Kofrai zaharrin egongo dala. Anima eta jun entzutea!

Sareartin ekimenan barrun eta PORTUKO RANPAN, 16. urteurrena ospatzeko kontzertuk antolatu diz abenduan 1 eako. Berta juteko sarrerak salgai daz ALAI tabernan eta KURIKE dendan 6 euron trukin.

Euskera eguneko danborradi antolatu dabe Zaldupe eskola publikuk eta Hondar Ahua guraso elkartik Abenduak 3 rako (domeki) eguerdiko 13:00etan ta ibilbidi Zaldupetik Itsasaurrea ixango da. Bertan parte hartu ahal ixateko emon ixenak udal euskara zerbitzun, Turismo Bulegun eta Zaldupeko web orriko guraso elkartin atalin, gogoratu ixenak emoteko azken egune azaroak 21 a ixango dala . Danbor hotsak euskerin alde, etorri zeu be!

2020ko udan Ondarruko Ernaik muralak ein zitxuzen kanpotar asko batzen dizen lekutan eta pasoko gune desbardiñetan. Kanpotik datozenai argi eta garbi esateko hau ez dala ez Españi ezta Frantzi be… hau EUSKAL HERRIXE dala!

Aste honetan erasotu ixan da Saturraranen kokatute dan mural hau:

Ernaiko kidik konturatu eta ordu batzuta konpondu ben murala… saritan zabaldu ben bideo honetan ikusi leikenez.
Eraso hau azkanaldixan bixitxen gazen faxismun gorakadiaz lotu leike. Zapatun faxistak Cibelesen Españi “Putodefendiu” ko daben bitxartin… Antifaxistok Bilbon aldarrikatuko dou NAZIÑOI gazela!

Mezu hau zabaldu dabe Ondarruko udaleko EH Bilduko zinegotzixak:

Bilbon, memorixi dauken nazinoi solidaixo eta antifaxista bateko herrittarrok urtengo dou kalea. Zapatun, BILBOA GUZ! Etorri zeu be! Autobusin juteko, emon ixenak ALAI edo ANAITASUNA tabernetan lelengotik.

Zer dan MAGOSTO galdetukozue askorek, MAGOSTO jatorri zeltako jai bat da, uda amaieri eta negun hasieri ospatzen dabe Kantauri aldeko herri askorek tartin Galleguk. Kastañan bilketiaz lotzen da eta kastañak erreteko erabiltzen dan suan ingurun batzen diz herrittarrak alkarreaz jateko. Ondarruko Casa Galiciak ospakizun hau herrire ekarri dau eta hori dala ta Azaroak 18 eta 19 xan Itsasaurreko plazan Gaztaña eta Galiziako produktun salmentak eingo dau. Hurreatu eta gozatu!

Beste behin be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK 12xak puntun pankarta atzin, PENTSIÑOI DUIÑAK (1.080 euro gitxieneku pertsonako), GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU eta GENERO ARRAKALAK EZABATZI diz eskakizun nagusixak. Gaur 165 lagun batu dizela esazku antolakuntzatik tartin alkati eta zinegotzixak. Datorren astelehenin be bertan eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekitaldixe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
