Hamen da 6. MARABILLI, aprobetxa eta gozatu asteburu potente hau!

MANUELISTAN oharra:

Ondarroako Marabilli sormen festibalak agur esango dotza bere ibilbidiai ongoxe asteburun, eguenin hasi (urriak 5) eta domeka arte (urriak 8) ixen handixak hurreatuko diz Ondarrure, besteak beste, Belako, Joseba Sarrionandia, Esti Urresola, Fermin Muguruza, Tapia eta Leturia, Maddalen Arzallus, Asier Altuna, Arantza Santesteban… Bañe herriko jendik be parte hartuko dau, herriko rock taldik, musika eskolako gaztik, Barnetegikuk, Kresala Musika bandi, Aurrera futbol taldi, Arraun taldi, herriko artisau eta antzerkigilik. Ixan be, jaialdi askotariko, parte-hartzaile eta kritiku ixan da beti Marabilli.

Aitzol Aramaio zinegilin hutsunik sortu ban Marabilli eta 2012an ixan zan lehen ediziñoi. Hauxe ixango da seigarrena. Aitzolen lagunak martxan jarritako egitasmo de, irabazi-asmoik gabeku, diziplina anitza eta sormen prozesuai garrantzia handixe ematen dotzana. Aurtengun, emakumiai eta Queer munduai arreta berezixe eskaini nahi izan gako. Marabillik jaialdi ixatiai lagako dotza bañe ekintza puntualak egiten jarraituko dabe antolatzailik.

Gero arte bat, beraz.

Hamen dakazue besteak beste ikusiko dozuen hainbat ekitaldi, ondo pasa eta gozatu!

Urriak 4 (eguaztena) konzentraziñoi Zubi-Zahar ikastolan, Bizkaiko ostalaritza Greban!

Bizkaiko ostalaritzi mobilizaziñoikin hasi de ( jangeletako bihargiñak, ospitaletako sukalde eta kafetegixetako langillik, 3. adiñeko egoitzako langillik..), lan eta soldata duiñak eskatzeko eta Urrixan 4an 11an eta 12rako Greba deialdixe ein dabe. Hori dala ta, Urrixan 4 an (eguaztena) konzentraziñoi bat eingo dabe herrixan Zubi-Zahar herri ikastolin atarixan eguerdiko 12:30tan. Biharra etxen dabenak, kondiziñoi duiñak eukibitxuelako, jo ta ke eskubidik lortu arte!

PENTSIONISTAK BORROKAN!

Euritzan egoti Alameda erdixan ezta gozu ixaten bañe gaurko beru ezta osasuntsu halan da be han egon diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin euran eta danon erreibindikaziñoin alde etxen. Gaur 150 lagun batu eidiz esazku antolatzalletako batek, tartin alkati ta kontzejal bat. Borrokan eindde gauzak lortzen diz etxin egonda jamonik be eztozku eingo! Astelehenin osteabe Alamedan batuko dizela esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Liburuen Amuak 2023-24

Irakurti gustoku badozu zeatxik ez zaz animaten ekimen honeta? Oso erreza da bertan parte hartzi, antolatzallik bost liburu aukeratzen dotxu, norberak irakurri eta tokaten dan hilleko azkan zapatun danon artin komentaten dabe bakotxai zer eritxi gakon. JOXE MARI URTEAGAk zuzentzetxu billerak Udal liburutegixan goxeko 10 etatik eguerdiko 12 xeta. Halan da guzti, lelengoko irakurketi Kofrai Zaharrin ixango da eta berta GLORIA liburun egilli etorriko da, NEREA IBARZABAL. Giro ona egoten dala baieztatzen dotzuau, anima eta hartu parte!