UNANUE udal musika eskolatik bixalduzku Azaruntzir entzun ahal ixango douzen emanaldixan egitarau. Gogoratu birdou tartin Santa Zezilin ospakizune eukikouela, musikarixan egune. Gozatu euran doiñukin!

UNANUE udal musika eskolatik bixalduzku Azaruntzir entzun ahal ixango douzen emanaldixan egitarau. Gogoratu birdou tartin Santa Zezilin ospakizune eukikouela, musikarixan egune. Gozatu euran doiñukin!

Gaur be han ikusi douz, 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 185 herrittar batu diz, hiru mezu argiaz: 1.080 euro gutxieneko Pentsiñoi, Gizarte segurantza propixu eta Genero arrakali ezabatzi. Asko eskatzi de? Eskakizun horren aurrin, baten bat kontra eon leike? 20 minutun eon diz batute eta astin egon dizen barrixak entzun ondoren, datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu de ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Azkanaldixan euskeri jasoten dan erasun aurrin, Euskalgintzaren Kontseiluk deitxutako manifestaziñoire juteko autobuse antolatu de herrixan. Emon ixenak: AEKko euskaltegixan, Institutun, Zubi Zahar Herri Ikastolan edo Zaldupe Eskolan.

Hainbat herriko eragille batu diz deialdi honea: Ondarruko udal langillik be euskerin aurkako erasuk salatu dotxuez eta azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoirako dexe ein dabe.

Udaleko zinegotzi GUZTIK be deialdixaz bat datoz: “Oldarraldixann aurrin, euskararekin bat” UEMAn adierazpena onartu dau Ondarroako Udalak, aho batez. Honekin batea herritar guztiai azarun 4an Bilbon eingo dan manifestaziñoire juteko deixe ein dabe.

ZUBI-ZAHAR herri ikastolik be Bilboa juteko deixe eindau.

A zelako kontzertazu eukiko douen Azarun 25 in gabeko 10 etatik aurrea Portuko Ranpan, IBILBEDI eta AMORANTE entzuteko aukeri eskeintzen dosku Sareartin ekimenak. Sarrerak 10 euron trukin dakazue ALAI tabernan eta KURIKE dendan. Badakixue, ez laga atzanengoko momenturako, gero popa ustel.

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Gogoratu, gaur eingo dala Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko enkarteladi ( 8 retan Alde Zaharretik urtengo dau). Aurrera komenta gendun latxeik, hamendik aurrea hillin behin eingo da enkarteladi (hilleko azkanengoko baixakutan). Kartzeletako egoeri aldatzen jun ixan da ta guk be egoeriaz batea eingou. Horreaz lotute esan, datorren astin albiste onak euki geinkela herrixan (erdaldunak diñuen lez, con conocimiento de causa), ia ixe ez dan okertzen. Gero ta hurria dakau helburu, DANAK ETXIN ikusi arte, jo ta ke!

Saharar herrixan aldeko Yaalah elkartik martxan dauke urteroko elkartasun zozketi.
Herriko kirolari eta elkarte ezberdinak emondako kirol mateixala zozketatuko dabe.
Zozketa paperak eskuratzeko aukeri herriko denda eta taberna honetan: Kurike, Gaztedi, Alai, Koxkorra, Torrepe, Mamu eta Amarratza.

Elkarteko mateixala eskatzeko aukeri be zabalik dakarre azarun 5earte. Eskarixak lotura honetan topako dozuen inprimakixe beteta ein bir diz:
YAALAH ELKARTIN MATEIXALA ESKATZEKO AUKERI
🗓 ❗️ AZAROAK 5 eskarixak etxeko azkanengoko egune.
📝 Mateixala formulaxo hau beteta eskatu bir de: https://labur.eus/YAALAHMAT4
Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharreko guzti. Behin eskarixe eindde korreoz edo WhatsApp bidez abisako dotsuau noix jaso bihir dizen eskarixak.
Eskerrik asko!
Yaalah elkartea 🇪🇭✌🏽🐪

Hamen dakazue aurtengo Literatur Amuaken egitarau zabala. Urrixan 27txik azarun 2rarte herrixan eukiko douzen ekintza kultural desberdiñeta gonbidatzen gatxue. Gozatu!

Bixar (astelehena) eingo da Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutako urriko hitzaldixe. Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuak: KARTOGRAFIA BAT ixenburuaz. Hizlarixe, UZURI ALBIZU MALLEA (matematikaixe) ixango da. Gogoratu hitzaldixe Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala.

Hurreatzen du GREBA FEMINISTA OROKORRAn egune (Azaroak 30). Euskal Herriko herri guztitxan modun Ondarrun be bagabiz grebi antolatzen buru-belarri.
Zaintza eskubide kolektibu ardatz dakarren mobilizaziñoi erraldoi honen baitxan ondorengo deialdixak diz datozen egunetan eukiko douzenak:
Gaur, urrixak 19 18:00etan CINCO LOBITOS filman proiekziñoi Kofrai Zaharrin.
Urrixan 24an 19:30etan I.ASANBLADA MIXTU Etxelilan.
