Aitor eta Galder ASKE! Gaur zapatu(Ir-23) 19:30etan konzentraziñoi Kalekutzin!

Aitor Zelaia eta Galder Barbadoi aia gakue 4 urteko kartzela zigorra beteteko aginddu. Hau dala ta Euskal Herriko txoko guztitxan daz bi gazte honen eta Euskal gazterixa osun kontrako ankerkexa hau salatzen. Eskuorri banaketak, pankartak, eserialdixak, kateatzik, mobilizaziñoik… gaz bixitxen azkanengoko hilitan.

Ondarrun Irailak 23 (Zapatu) 19:30etan deitxu dabe kontzentraziñoi batea Kalekutzeko eskilaretan:

https://x.com/ernaigazte/status/1705153777391546469?s=46&t=_lG3RY5goXPeaVzDBYH3zg

Irailak 23 (zapatu) SENEGALDAR jaxe Itxasaurrin!

Aurten be SENEGALDAR jaxe ospatuko da herrixan. Kartelin azaltzen dan latxeik, jaxai herri bazkai bateaz emongotze hasieri (eguerdiko 2:30) bertako janak dastatuaz, arratsaldin hondartzan SENEGAL borrokin saiuk ikusteko aukeri eukikou eta illuntzin SIDY SAMBAn kontzertuaz amaieri emongotze. Asko diz herrixan bixi eta lanin dabizen Senegaldarrak, guk geure ohitxurak erakutsi eta guk eurenak ezagutzik danok aberasten gatxu. Hurreatu geure herri kidik ezautzea!

ANPOLAIk be lagagatxu!

Ixenez DOMEKA LARRINAGA AZPIAZU ezizenez ANPOLAI, gaur 87 urteaz agur esazku. Zeñek eztau ikusi Alde Zaharretik DOMEKA, ziarru ahuan ta jertsin pegatiniaz? PRESO ta IHESLAXAN aldeko pegatinakin, guk ez dakiau nundik ataten zitxun bañe bai ala bai beti eukan bat soñin. Guk ezagutu gendunin Eusko Alkartasunako bazkidi zan (dakauzen artxibutan halan agertzen da) hortik aurrea bera Herri Batasunaku eizanela kontatu ixan dosku. Plazagañeko Marmitxaku eintzallin lantaldeku, beran biharra, patatak txikitxi zan, eta halan jarraitxu ban osasun arazuk alla arte. Zemat mille kilo patata pasa ete diz beran eskutatik geuk be ez dakiau. Ez zan argazkixetan urteteku, asko kosta gazku topati bañe aspaldiko bat billatu dou.

Arduradunak beharrezkuk ixaten diz bañe holako jentiaz ezta iñor kapaz guri aurre etxeko, Betirarte LAGUN!

Irailak 18 (astelehena) Kamiñalde eta Alde zaharreko auzo batzarra Kofrai Zaharrin!

Kamiñaldeko eta Alde Zaharreko goiko kalitako bizilagunakin auzo batzarra egingo da astelehenin, trafiku murrizteko eta oinezkun segurtasune handitzeko gauzatuko dan proiektun ingurun, bizilagunen eskarixai jarraituz. Arazuai irtenbidik topa birdizelako etorri eta emon zeure iritzixe, danon artin herri hobe bat einbirdouelako. Gogoratu Kofrai zaharreko bigarren pisun ixango dala eta 6:30 xetan hasiko dala.

Irailak 25 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA!

Kurtso barriko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Irailak 25 eako. Hitzaldixe JOSE FELIX MARTI MASSO (neurologuk) emongo dau eta ixenburu hau ipinitze berbaldixai, Conocimientos utiles de la NEUROLOGIA. Gogoratu Kofrai Zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Hurreatu entzutea!