INMACULADA LAKA da aurtengo Andra Maixetako omendu!

Baten batek herrigintzi ein badau Ondarrun hori INMA LAKA ixan da. Ondarroako Historia Zaleak elkarteko kidi, Artelaneko sustatzalletako bat, Zubi Zahar Herri ikastolako lehendakaixe ixandaku eta batzordeko kidi urte luzez, herriko ekintza kultural askoren atzin egon dan emakume ekintzalli…. horretxeatxik eta eindako lan guztik eskertzeko, bera ixango da aurtengo omendu Andra maixetan.

Gizarte hobe bat ein naxan gaztetatik konpromisu hartu dau, herrixe etxen, hizkuntzi bultzatzen, injustizixin aurrin mutu ez egoten…holako jenti de beharrezku (Berthold Brechten esaldixe).

PLAZAGAÑEko mateixal barrixe alla da!

Ikusirik aurreko urtin ata genduzen mateixalak euki ben oiartzune herrittarran artin, aurten zabaldu eindou gure eskeintzi.

Karpa azpixan beru pasatezuela? Guk abaniku ata!

Kaskarra gorritxu etxen gazkule eguzkixe dala ta? Bisera al kanto!

Karga kargata guzela kalea ta? Boltsak faxion kolore bixixakin.

PLAZAGAÑIn eukikouz salgai lau egunetan behian ikusiko dozuen salneurrixetan eskatu takillan lasai.

ELKARTASUNEko bazkaiko txartelak salgai daz!

Urti jun ta urti etorri Abuztuak 14 an Plazagañin ospatu ixan douen ELKARTASUNEko bazkaxe eingou aurten be. Gure artin falta dizenak ETXIN IKUSI ARTE! bapo bapo jan edanin ospatukou euran hutsuni. Bazkaiko tiketak ANAITASUNA eta ALAIN tabernetan eskuratu ahal ixango dozue 25 euron trukin. Bazkaxe eguerdiko 2:30 xetan hasiko da (gutxi gorabera), marmitxaku, entsaladi, atun erri eta melokoti postre lez ixango da menu ta bazkaxe girotzeko bertsolaxak (JON MAIA ta HAIZEA TELLERIA).