JANO junde gure artetik!

ALEJANDRO FERNANDEZ SOLIÑO zan beran ixena bañe gutzako JANO zan. GALIZA aldetik etorri zan gure herrire eta sustrai senduk bota zitxun ITZIARen laguntziaz. Rekadisti ogibidez urtitan (Ondarru-Bilbo) eta zapata konpontzalli amaieran. Galiziar diasporako Casa Galiciako lehendakaxe urtitan, Athleticeko zale amorratu (ondiokan gogoratzen gaz, Andik-Onan bera ta Miren Akerra telebista aurrin taldi animaten) ziarru beti ahuan.

JANO etorri ta gitxire bat eiban herri kontzientzixiaz, baekixen noa etorri zan eta inplikaziñoi osu hartu ban gure herrixaz, lau seme-alabak herri ikastola bideratu zitxun sasoi hartan (euskeri eta euskal kulturi oiñarri artute). Politika aldetik be segixan lerrokatu zan Ezker Abertzalin, beti euan prest esko bat botateko, hauteskunde zerrendetan junaz edo babesa emoten ( HERRI BATASUNA ixan EUSKAL HERRITARROK edo EAE-ANV edo HERRIARENTZAT edo EH BILDU), ta hori erakutsitzan beran ondorenguai. Gaur normala dana, sasoi hartan berezixe zan. Zeñek pentsako ban ordun FERNANDEZ bat JARRAIko (gazte erakundi) sorreran egongo zanik adibidez?

TURRUNE etxen douenok (nagusixak) ondo ezautu zatxuau, Alamedako jarrilekun faltan botakozatxuau, etxeko balkoin hutsuni igarriko dou… gu, zeure irrifarriaz gelditxuko gaz, beti baikor. Mille esker LAGUN!

San Antoliñetan be Ondarrutarrak herrixe girotzen!

Lekatxoko jaxak ate joka daz eta jai egitarau beatzen geuazela hara nun ikusi douen GALARRENA tabernan lelengoko egun bixetan Ondarrutarran emanaldixak eongo dizela. Iraikak 1 in gabeko 12:30 xetatik aurrea Dj Elepuntok zabalduko dau egitarau eta Irailak 2 xin LUMATZAK hirukotik eskeiniko dau bere showe. TURRUNEtik Jai alaixak opa dotzuau LEKITTAR guztioi! Gora SAN ANTOLIÑAK!

ANGEL ETXANIZ OLABARRIA “34ku” gogun 43 urte ta gero!

Holantxeik gogoratzen dau Wikipediak ANGEL 34kun bixitxi eta herixotzi:

Angel Etxaniz Olabarria (ZamudioBizkaia193839 – Ondarroa, Bizkaia, 1980ko abuztuaren 30a)  Herri Batasunako militantea, Aurrera kirol elkarteko kidea eta 34 dantzaleku ospetsuko jabea zen.

1964an eta 1968an atxilotuta egon zen.1976an torturak jasan zituen Donostiako poliziaren kuartelean eta urte berean bere dantzalekuak ultraeskuinaren eraso bat jasan zuen. Erasoa Triple A erakunde ultraeskuindarrak aldarrikatu zuen.

1980ko abuztuak 30ean Batallon Vasco Español talde ultraeskuindarreko faxistek erail zuten 34 dantzalekuan. Han zeuden Francisca Urresti (dantzalekuko langilea) eta Noelia Olabarria (Angel Etxanizen lehengusina) ere zauritu zituzten.

Prozesu luze baten ondoren, Espainiako Gobernuak kalte ordaina ordaindu zien Etxanizen familiakoei.

Herrigintzan aritu izan zen. Kirolzaletasuna herrian bultzatu baina, baitez ere, futboletik herria bizi eta biziberritzeko ahaleginean zalea. Aurrera Futbol klubaren zuzendaritzako arduran aritu zen. Oinarritik jardun zuen bere egitekoan, gazteekin eta ez hain gazteekin, herriko futbol talde lana eginez.

Etxanizek gazte-gaztetatik edan zuen Ondarroan bizi zen giro abertzaletik. Herri Batasunako militantea, Frankismo garai betean hasi zen Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean: Amnistiaren Aldeko Batzordeetan eta, KAS eta Herri Batasunan ondoren.

Bere ibilbide politiko, futbolzale eta tabernariak herrian pertsona ezagun eta maitatua izatera eraman zuen.

1980ko abuztuaren 30ean izan zen. Larunbat gau batez, ordu bata eta erdiak ziren eta asteburuaz gozatzen ari ziren inguruko gazte asko Klub 34 dantzalekuan. Angel Etxaniz lanean, Noelia Olabarria (lehengusina) eta Pakita Urrestirekin batera.

Gizonezko bat sartu zen lehenik dantzalekura, takilan sarrera erosi ostean. Angel eta Noelia  ikusi zituen barran lanean, edatekoa eskatu eta berehala atera zen. Berriz sartu zen beste gizonezko batekin batera. Lehengoa aurpegi bistan eta pistola eskuan, Pakita takilan lanean ari zenari apuntatzen. Bigarrena aurpegia estalita eta metraileta eskuan, zuzenean joan zen Angel zegoen lekura eta tiroz hasi zen.  Bertan erail zuten Angel Etxaniz. Pakita eta Noelia larri zaurituta eraman zituzten Basurtoko ospitalera.

Klub 34 barruan jaurtitako tiro haien hotsa Amaiak, Angelen emazteak, ere entzun zituen. Izan ere, Angel eta bere familia, Klub 34 dantzalekua zegoen eraikin berean bizi ziren.

Une gogor horiek honela oroitzen ditu Amaia Bedialauneta bere emazteak:

… el 30 de Agosto de 1980 fué asesinado por el Batallón Vasco Español en el bar de su propiedad. Justo el día después de que UCD y otros partidos políticos convocaran una manifestación “antiterrorista”. Le vaciaron el cargador y una vez en el suelo le pegaron un tiro de gracia en la yugular. Con el ruido de las balas, bajé corriendo dejando a los niños dormidos. Pero para entonces ya estaba muerto. Decidí subir su cuerpo a casa. La Guardia Civil se presentó diciendo que querían ver el locar” por si encontraban los casquillos

*Luze jarraitzen dau Wikipediako artikuluk Angelen bixitxiatxik, irakurri nahi dabenak beran ixena sartzi baño ez dakar, https://eu.wikipedia.org/wiki/Angel_Etxaniz_Olabarria.

Ondarruko herrixak ez dau errez ahaztuko ANGEL. Esperantzi ez dou galduko ta egunen baten jakin ahal ixango dou zeintzuk ixan zin bera hil benak (nahiz eta ez dakauen dudaik nortzuk emon ben aginddu bera hiltxeko).

Amaitzeko esan, TURRUNE etxen douenok eskerrak nahi dotzauela emon ANGELen familixiai, gure artxibun lagatxuelako ANGELek eukazen argazkixak, liburuk, posterrak, pankarta bat….altxor bat azkan fiñin.

Argazkixak diñon latxeik: ANGEL, ZURE ODOLA IRAULTZARAKO DA! GOGOAN ZAITUGU!

Belaunaldi barrixak gure herriko iraganan barri eukitxeko eta Angel oroitzeko Ondarruko ERNAIk kartel hau ata dau.

PLAZAGAÑEko mateixala salgai!

Amatxu de aurtengo PLAZAGAÑI bañe badakiau jente bat kanpotik ibili dala jaxetan eta ezin ixandauela aurten ata douen mateixala eskuratu, hori dala ta ALAI tabernan eukiko dozue salgai. Dazen berukin abaniku falta gatzuela, edo buru berotzen gatzuela…hurreatu ALAIre ta lortu gure merchandisinge!

TURRUNE be erdi oporretan!

Onezkeo konturatuko ziñen jaxak amatxu eta gero TURRUNE mutu dala, horren arrazoi? geuk be merezitxako oporrak hartu biharra eukitxen douelako da. Jaxetan biharra etxi toka gazku turruneruoi, batzuok Musika plazan, bestiok Kantxopeko txosnan eta ixe gexenok Plazagañin. Gutzako jaxak auzolan erraldoi baten partaidetzi dala esango geunke, ez pentsa arren herrittar pilluk hartzen dau bertan parte (irudixak ikusti baño ez dakazue hori baieztateko).

Ta esfortzuk merezi ixaten daben señale da PLAZAGAÑI gañezka euki douela aurten be jatordu guztixetan.

Hamendik eskerrak nahi dotzau emon lan ein daben talde guztiai (asko dizenez, muso bat danoi), artista laguntzalliai (beti hor zazelako)….Datorren urtin gexa!

eta baten batek dudan bat badauke gure filosofixin gain, aurten hizki handiz margoztu dou bertan.

*Iraillle alla bittartin opor usañin jarraitxukou, inddarrak hartu eta kurtso barrixai begire asmo barrixak landuz.