Ekainak 21 (eguaztena) solasaldixe Kofrai Zaharrin, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAn etxeratzin prozesun ingurun!

Datorren eguaztenin (Ekainak 21) solasaldixe eukikou Kofrai Zaharreko 2. solairun arratsaldeko 6:30 tan, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAN etxeratzin ingurun. TXEMA MATANZAS GOROSTIZAGA abogauk eta BEGO ATXA AZURMENDI Sare herritarreko kidik emongozku PRESUn gaur egungo egoerin barri. Hamendik aurreako bidi zelan ixango dan jakinmiΓ±e badakazu, agertu hitzaldire.

ALAMEDAko PENTSIONISTAK JO TA KE!

Beste behin be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 165 lagun batu dizela esazku antolakuntzatik. Datorren asteleheneku ixango dala ongo kurtsoko atzanengoko elkarretaratzi be esan dabe ta udan inddarrak hartu eta Iraillak 25 in osteabe jarraitxuko dabela konzentraziΓ±oikin. Badakixue, astelehenin DANOK ALAMEDA! JO TA KE PENTSIΓ‘OI DUIΓ‘AK LORTU ARTE!

SAN JUAN egune 2023

ARTELAN KULTUR ELKARTIK dei hau zabaltzeko eskatuzku:

Ondarrutar agurgarriok:

Ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri egingo dou.Β 

1988an hasi ginan Arrigorritik kalejiran bajaten eta Musika Plazan sue etxn, eta ondarrutar guztioi esker, bizirik jarraitzen daben ekintza dou hau.

Eta aurten beΒ bertan parte hartzea gonbidatuta zaze!Β 

Etorri Erdi Aroko arropekin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo ga janzten.Β 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasook, eta nahi duzuen lagun guztiekin etorri, danon eskutan dagoelako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzika, dantzan, kantun…

Hemen dakazue Andoni Basterretxeak β€œDon Andoni”k gau honetarako idatzitako bertsuk:Β 

Astilleru ta Kanttoipe,

KamiΓ±azpi, KamiΓ±alde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

Eskerrik asko zuen arretagatik!

Ondarroako ARTELAN  ELKARTEA

Ekainak 12 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!

Zientziaren giltzak elkartin ekaineko hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan. Gaxe osasunan ingurun ixango da eta ixenburu hau ipinitze BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!. Hizlari lez, LARRAITZ GAZTAΓ‘AGA ARANTZAMENDI kardiologu ixango da. Gauza interesgarrixak kontakotxule ez dakau dudaik, hurreatu entzutea.