Aurkeztu dabe aurtengo DINAMARTXI (Uztailak 1) ta jenti bizikletak armaxutik ataten hasi de daneako. Urtin tzir nun danik be ez dakixenak ta on Marino Lejarretan kamiseti jantzixe ikusten douz, beste batek bizikleta elektrikun ei dule bera be esan dosku, bizikleteroz de postal deitzen dotzau guk.
Bueno, aurtengo DINAMARTXA juteko baldintzak azpixan dakazue, nun eta noiz emon ixenak, zemat ordaindu birdan, noiz sartu birdizen bizikletak kamioin….
Mendizalin atalin be aholkuk emon dotxue, LAGUNTZALLIN BEHARRA premiñazku de, bolondresak birdiz! mendi martxi aurrea eruteko.
Antolatzallik gogoratu dabe, DINAMARTXI EZ DALA KARRERA BAT, bai mendiz bai bizikletaz danak osoik alla birdizela herrire, lagun arteko erronka bat baño ez dalako. Ta atzanengoko aholku, entrena baik, ETXIN geatu! bestiok GOZATU!
