
ARTXIBUN NAZIOARTEKO ASTI 2023 ospatzen da mundu zabalin ongo astin tzir ta TURRUNAK be bat etxen dau egun honeaz. Geldike bañe gelditxu baik osotzen guz herriko memoixi gure artxibun. Asko ixan diz euran ekarpenak egin doskun herrittarrak eta taldik. Idatzixak, argazkixak, aldizkarixak, liburuk…ta jasoten jarraitzen dou. Ta zer etxen dou mateixal horreaz? Sailkatu, gaike, urteka, eskanea argazkixak…
Gauza kurioso asko batu douz urtitan tzir: Ondarruko Guardia zibillan kuarteleko bentani, 1936ko herriko Gudari baten kasku, Guardia zibillak kontroletan ibiltxen daben pintxuk (ahaztute laga eiben), etxitako sarreretan ipintxen ben plakak (diktadura garaikuk), Polizi ezberdiñek bota ixan daben gomazko pelotak, pankartak (1.969 ko 3 eskuratu douz) … ta gure altxorrik preziatuena,1956 tik aurrea batutako pillo bat dokumentaziñoi (IMANOL ORUEMAZAGAkn artxibu).
Gure artxibategixe ikustea hainbat lagun eta talde pasa diz Memoixa historikuaz lotute dazenak: Lazkaoko Beneditarrak, Euskal Filmotekakuk, Historia zale ezagunak (Iñaki Egaña adibidez) eta ez hain ezagunak, danak zoriondu gatxue etxen gazen lanatxik.
Danok dakau etxin gordeta paper zaharren bat, lenako argazkixak, gordeti merezi daben gauzan bat,..Guk gustoa jasoko dou nahi ixan ezkero.


