48 urte eta gero KOLDO ARRIOLA ARRIOLA gogun!

1975. urteko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko goxaldin institutuko ikasle talde bat kurtso bukaerako afatxatik 34re ixuzela, Guardia Zibilan koartel paretik pasaten zin bitxartin, Guardia Zibil batek Koldo Arriolai koartelea sartzeko aginddu emotzan. Koartel madarikatu horreta sartu eta segundu gitxire entzun zan 19 urteaz Koldoi bixitxi kendutzan tirun soinu. Plastikozko poltsa baten sartu eta zamarran kamioin altza eben Koldo kanposanture. Familixiai ixe argirik esan ez eta handik ordu batzuta lortuben euran semin gorputze etxea eruti…

Hilketa hau inpune gelditzeko ahaleginak hasiera hasieratik ixan zin nabarmenak. Koldon ama Zelestina beran lagun bateaz koartelea jun zanin Hidalgo kapitxanak baieztatu eutsen Koldon hilketi eta Imanol Oruemazagak 2000. urtin batutako testigantzetan Koldon ama koartelea lagundu banak hauxe diño: «Cuando pedimos mas precisiones, se nos dijo que iba cantando en voz muy alta y que al llamarle atencion había respondido groseramente. Despues de entrar, según la versión policial, Arriola habría empujado al guardia civil y como consecuencia del empujón el arma habría disparado. Solo había sido un tiro, pero le había matado al chico instántaneamente.» Hauxe ixan zan bertsiñoi ofizialan eta guzurran hasieri.

Imanol Oruemazagak hainbat herritxar eta testigantzai esker argitaratu ban liburu PDF formatun irakurteko loturi lagaten dou hamen. Liburu ikusteko ein klik hurrengoko argazkixan.

Ondarruko Ernaik kartel honeaz nahi ixan dau gogoratu Koldon herixotzin urteurrena: