IREBER mendixe (1.208 mt) aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI TALDEkuk mendi buelti etxeko. Nafarroako lekoik politxenetako bat ikusteko aukeri dakazue ibilbide honetan (ikusi azpikoko bideue). Animaten bazaze, emon ixenak ANAITASUNA tabernan (epi,hillan 16 arte).
IBILALDIXE hurreatzen dator eta motorrak berotzen duz, hori dala ta Martxoak 16 an (eguena) arratsaldeko 5:30 tan Zubi-Zahar herri ikastolan batzar bat antolatu dabe orain arteko eindako lanak danokin partekatzeko. Hurreatu zeu be! Badator ibilaldiXE!
Gaur Ondarrun 163 pertsona, 💪💪💪, Datorren astelehenin barriro JO TA KE LORTU ARTE!!! (IPC reala, PENTSIO PUBLIKOAK ETA DUINAK, GENERO-ARRAKALA EZABATZI, ….). Eta zapatun BILBOA 12.00 xetan Plaza Eliptikun MANIFESTAZIÑOI. Borroka eginez, gauza batzuk lortzen diz, borrokatu baik ixebez.!!!
Musikazalik zoixoneko gaz, beatu zertzuk eskeintzen doskuzen Unanue musika eskolako ikaslik Martxoak 13 tik 17 re. Kalin entzungouz bioliñak, tronpak, txeluk, saxofoik… gure belarrixan gozameneako. Beatu azpixan egunak, ordutegixak eta tokixak eta ez galdu aukera hau.
JOSE MARI SAGARDUI MOJA “Gatza” preso ohiak idatzitako liburu aurkeztuko da herrixan. 31 urte eitxu kartzelan eta beran esperientzixi kontaten dau ZALDI BERDEA liburun. Beran ahotik entzungo dou berak bixitxaku denbora tarte horretan, martxoak 17 xan arratsaldeko 7 etan kofrai zaharrin. Hurreatu entzutea!
“Ihes egiteko leku aproposean idatzi zuen Jose Mari Sagarduik narrazio hau, kartzelan ia 31 urte zeramatzala, ordu arte saiatu gabe zuen hanka egiteko moduari helduta, betiere kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan. Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zen ihes egiten, eta haietako batean erreka jo zuen. Ez zuen erraz ahaztuko egun hura, eta une batez askatasuna usaintzeko bide eman zion saio haren berri ematea erabaki zuen, beraz, batez ere zulo ilun eta beti urrun haietan izandako sentipenak, milaka euskal herritarren sentipen direnak, harresietatik kanpo barreiatzeko asmoz. Gogoak denboran aurrera eta atzera eginez, bertatik bertara bizi izandako hainbat gertakari ezagunen eta hamaika pasadizo ezezagunen berri ematen digu narrazio gordin bezain hunkigarri honetan. Bereziena, Granadako espetxean huts egin zuen ihes saioaren zazpigarren urteurren eguna, Gatzaren alaba jaio eta Zaldi Berdea sortu zenekoa.“
Atzo (Martxoak 10) Nasa kaleko bilgune barrixin ein zan ekitaldixan aurkeztu ben maxatzeko udal hauteskunditan Eh Bildutik aurkeztuko dan ekipu.
Urtza Alkortak gidatuko daben ekipu gazti, eskarmentudune eta anitze dala esan geinke; Honek danak batute, herri hobe baten alde onarte einddako bidiai jarraipena emoteko baldintza guztik beteten diz!
Zorteik onena opa dotsau ekipo osuai! Ondarrutarrok ABANTE!
💥𝐔𝐃𝐀𝐋𝐇𝐀𝐔𝐓𝐄𝐒𝐊𝐔𝐍𝐃𝐈𝐓𝐀𝐊𝐎𝐙𝐄𝐑𝐑𝐄𝐍𝐃𝐈𝐀𝐔𝐑𝐊𝐄𝐙𝐓𝐔𝐃𝐎𝐔
Zerrenda zabala, esperientzixarun herrittarrakin eta gaztikin, anitze, ilusiñoiz beteta eta herrigintzan dabilen jentiaz osatutaku.
Urki, Esti, Jon Iñaki, Irina, Amagoia, Urtza, Naiara, Ibon, Nerea, Antxon, Kemen, Nerea, Aritza, Iera, Iñigo eta Nerea.
Honek ixango diz asteburu honetan AURRERA K.E. talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
Gaur (Martxoak 10) 20:00etan bilgune barrixin eingo dan ekitaldixan aurkeztuko dotxuez EH Bildun maxatzeko hauteskunditako hautagaixak. Gaur eingo diz publiko Urtza Alkorta alkategaixaz batea herrixe gidatzeko konpromisu hartu daben gainontzeko kidik.
Bilgune barrixe be gaur zabalduko da. Eh Bildun erreferentzixa guni ixango dan lokala Nasa Kalin da, lehenako Añorganeko lokalin.
Gogoratu egun hau, Martxoak 25 (zapatu), egun horretan kalik dantzaz eta musikaz beteko diz, inguruko herrixetako dantzaxak eta musikarixakakin gozatukou horretaz gain jana eta edana ziurtatute eongo da. Geu be hortik ibiliko gaz!
Albiste honen helburu zein dan argi da, gogoratu ongo baixakun batuko gazela beste behin Alde Zaharrin arratsaldeko 7:30 tan PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladan juteko. DAN DANAK ETXEA etorri arte jo ta ke!