Badatoz Iñautexak 2023! (udal egitarau)

Hamen dakazue aurtengo karnabaletako udal egitarau, beti lez bete beti! Ez diz faltako Kantujiri, playbacka, kalez kaleko dantzak, erromeixi…Onezkeo mozorroren bat prest dakazue, guk bai!

Gogoratu Playbackin parte hartezeko ixena emon birdozuela eta epi otsailak 17 xan amaitxen dala. Azpixan dakazue bertan parte hartzeko oiñarrixak. Umoreik ez datxile falta, lotsi etxin laga ta ata kalea zeure barruku!

Otsailak 13 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, TRANTSIZIO ENERGETIKOA, ERALDATU ALA KOLAPSATU!

Tenporali zala ta bertan behera laga gendun berbaldixak badauke data barrixe, ongoxe astelehenin arratsaldeko 6:30 xetan Kofrai Zaharrin. Hizlari lez MIKEL OTERO GABIRONDO (EH Bilduko trantsizio ekologikorako idazkarixe) ta moderatzalle lez LEIRE BEITIA ANABITARTE eongo da. Naturiaz arduratute bazaz ezin zeinke galdu hitzaldixe.

GUK, EH Bildu, argi ta garbi!

Udal hauteskundik ate joka dakauz eta GU hasitxe gaz biharrin URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA patroi lez Ondarru herriko udal buru ixateko bidin. Berak idatzitxaku de: Merezi douelako bixitxa duin bat, ta kapaz gazelako hori lortzeko…. Zuekin batea mundun amaiera arte! Ta GUK sinisten dotzau, erakutsi ixan dabelako. Injustizixan aurrin ezta ixilik egon, eztau albo batea beatu, beti hortxe egon da. Danon beharra dakau helburu lortzeko, URTZA ALKATE!

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin (irratsaio berezixe)!

RADIXU irratixan 48 ordu jarraixin barrun irratsaio berezi bat antolatu dabe PABLIO GONZALEZ kazetarixan ingurun. PABLO GONZALEZ kazetari euskaldun bat da eta Polonian da atxilotute jakingo dozuen latxeik (Rusun aldeko espii dala akusaziñoipin). Asko ixan diz beran askatasune aldarrikatu daben lagunak, bai kazetaritza mundun, bai politika mundun, bai instituziñoik, eta zelan ez komunikabidik, hor sartzen da RADIXU irratixe. RADIXUk beran babes osu eskeintzen dotza, bai berai bai etxekuai, pasaten dazen egoera gogorratxik.

PABLO GONZALEZ FREE! kanpañiaz bat etxen dau RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info)

28 urte eta gero Imanol “PORRU” gogun!

1995 eko Otsailan 9an hil zan Imanol Lertxundi Kaltzakorta Ertzainan karga baten ondorixoz. megafonixi pasaten euazen Amnistixin Aldeko Batzordeko kidik atxilotzeko saiakerin aurrin, hainbat herritxar hurbilddu zin gazte honek babestea, ta zelan ez tartin “Porru”. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”.

Ondarruko Ernaik kartel honeaz oroitxu dau Imanol. Belaunaldi barrixai geuk ez badotsau kontaten herri honen histoixi beste batzuk euran era kontaten saiatuko diz! Memoixi burrukan eraiki!

RADIXU irratia 48 ordu jarraixin!

Aurten RADIXU irratixak (105.5 fm edo radixu.info) 32 urte betekotxu eta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxu, kontzertuk portuko ranpan eta zelan ez 48 orduko zuzeneko emanaldixe. Beheko kartelin ikusiko dozuen latxeik, lengo eta gaurko irratsaxuk alderatuko diz.

Etxetik ezin urtenda eongazenin hain beharrezku ixan dan tresniaz ahaztu einga? Biztu RADIXU ta gozatu belarrixak! Ia beste 32 urtetan entzuten zatxuauen! ZOIXONAK!

Alamedako PENTSIONISTAK ekiñin!

Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur eguzki ispixak lagun, 160 herrittar batu dizela esazku antolatzallik. 20 minutuz eon diz Alameda erdixan eta asteko barrixak kontatxue (mobilizaziñoin 5. urteurrena ospatzeko ekimen desbardiñak etxekotan daz). Beti lez, bertsuk abestuaz datorren astelehenin be bertan eongo dizela esanaz amatxu de gaurko enkarteladi. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Badatoz 2023ko KARNABALAK! (Artelan)

Badatoz karnabalak eta Artelanen hasi gaz motorrak berotzen: Lantzoin txapelai hautsak kendu, hegatai orixu ein, Akula barrixe ein… 

Herriko jaixai eusti danon eskutan dalako… Nahizue tanborra joten jun Lantzoiaz eta Akuliaz?

ETORRI! Entsaxo bakarra otsailan 12xan domekan ixango ra, 19:00etan Artelaneko tallerrin.

Ta zeintzuk kanta? Ba betikuk: Jeolimo, Axun Kla-kla eta Lantzoin bertsuk. Hamen entsaxateko!

Bañe, bañe, bañe… Lantzoik eta Akulik noix urtengo dabe? ze urte bixin euran faltiaz eon gaaaa….

Trankil, Artelango kartelin dakazuez fetxak…

Milesker!(Artelanen ixenin)