Urtarrilan 7an danok Bilboa! Ondarrutik autobuse…

Zitxa garrantzitsu dakau zapato honetan (Urtarrilak 7) Bilbon. Etxin falta gaskuzenan eskubidin alde Autonomia kali beteteko deixe ein dau Sare herritxarrak.

🚌Ondarrutik urtero modun autobusin juteko aukeri egongo da. Ixena emoteko zerrendi Anaitasuna tabernan da.

Herriko gaztik be manifa juteko deixe ein ben hilan 31an alamedan ata ben argazki honeaz. Herriko presuai eskutitzak be bixaldutzen antolatu ben elkartasun txokutik.

Gaur, Euskal Herriko pertsonalidade ezberdinak be deixe ein dabe mobilizaziñoi honetan parte hartzeko. Bertan, presun etxeratzi eskatzeko erabiliko dan ikur barrixe be aurkeztu dabe.

Imanol Miner Villanuevan urtebetetze egune da gaur!

Imanol Miner Villanuevak urtik beteten dotxuz gaur. Urteko lehenengoko egun honetan 47 tengara nahiko gentzakez ein belarritxik. Muso handi bat Zaballako kartzela!

Hurrengo urtebetetzi Hernani eta Ondarruko kalitan ospatzi gure nahirik handixena! Horretako kalin jarraitxuko dou ontxearte morun danak etxin egon arte!

Elkartasune espetxitan

Atzo etxitan urte barrixai ongi etorrixe emoteko prest geuazen bitxartin, herritxar talde bat Martuteneko espetxe parin egon zan 12xak puntun bertan dazen kidiai “Urte barri on” eta animuk emoteko.