Mendi buelti eta sagardotegire AURRERA mendi taldiaz Otsailak 12 xan!

Ederra plana antolatuzku AURRERA MENDI TALDIk Otsailak 12 rako. Lelengo ta behin mendi buelta ederra, ASTIGARRAGA-SAN MARKOS GOTORLEKU-SANTIAGOMENDI-ASTIGARRAGA, ta gero IPINTZA sagardotegire bazkaltzea, dana 50 euron trukin. Ixena emoteko azkan egune Otsailak 6 (astelehena) eta betiko tokixan apunta, ANAITASUNA tabernan. Jantzi mendiko botak eta egurre aldapan gora!

PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

Alamedako PENTSIONISTAK beste behin be batu diz gaur eguerdixan pankarta atzin PENTSIÑOI DUIÑAK eta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU eskatzen. Gaur 135 lagun batu diz antolatzallin esanetan eta astik emon daben barrixak atxik berba eindabe (gitxieneko PENTSIÑOI 1080 euro eskatzeko, entzerroni antolatuko dabe Bilbon, Martxoan 18 xan manifa nazionala Bilbon…) Datorren astelehenin be bertan eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurku. Jo ta Ke LORTU ARTE!

L.A.B. sindikatuko delegatun eskualde batzarra!

L.A.B. sindikatuk atzo batzartu zitxun eskualdeko delegatu sindikalak Ondarruko Kofrai zaharrin. Bertan, arduradunak azaldu ben latxeik, martxan dazen hauteskunde sindikalan inguruko barrixak emon ben eta pozik agertu zin langillik L.A.B.eko zerrendaik emoten dazen babesaz eta ataten dazen emaitzakin. Ondarruai dagokixonez, egonkortu eitxuez lengo emaitzak, Zubi-Zahar ikastolan, Kalare Deuna kofraxan… beste alde batetik, delegatu barrixe lortu dabe Udaletxeko Funtzionaxutan. Eskualde mallan, Itsaskorda enpresan eta Lea-Artibaiko mankomunidadin delegatu guztik lortutxue. Gogoz beteta eta indarberritxute eidaz diñue L.A.B eko arduradunak eta hamendik aurreako plangintzi lantzen jarraitxuko eidabe.

Amaitzeko zelan ez, FALTA DIZENAKIN gogoratu zin argazki hau atata Zubi-Zaharreko eskillaretan.

COACHING FEMINISTA ikastaru otsailin Etxelilan!

Irakasli: Nerea Redondo Otamendi, formakuntza erraztaili.  Egutegixe: Otsailak 2, 9, 16 eta 23 (eguenak) Ordutegixe: 17:00-19:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila Matrikuli: 10€

Ikastaruai buruz: Coaching aldaketa prozesutan laguntzeko metodologixe da. Ikastaro honetan emakumion funtzionatzeko erin ingurun hausnartuko dou, gure indargunik identifikatu eta ahulgunik zelan gure alde jarri landuko dou. Arazutan zentratu beharrenin, konponbiditan arreta jarriz bakotxan helburu indibidual eta kolektiboetarantz urratsak emoteko aukerak zabalduko dou. Zetako bilatu kanpun, barrun daukazune?

Alamedako PENTSIONISTAK borrokan!

Hotzai eta eurixai aurre eiñaz (5 grado) Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 95 lagun zenbatutxue antolatzallik (alkati barne), 20 minutuz egon diz bertan ta astin egon dizen barrixan barri emon dabe (Frantziko estadun pentsiñoin ingurun egon dizen mobilizaziñoik atxik elkartasune eskaini dotze Euskal Herriko Pentsionistan Mugimendutik) ta datorren astelehenin be han eongo eidiz baieztatu dosku. Jo ta Ke Lortu arte!