Ondarruko udalak urtero modure, elkarretaratzea deitxu dau Gabon Zahar eguneako (A-31) , eguerdiko ordu batetan Alamedan: GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin.

Ondarruko udalak urtero modure, elkarretaratzea deitxu dau Gabon Zahar eguneako (A-31) , eguerdiko ordu batetan Alamedan: GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin.

Urtero urtero, urte amaieran etxen dan mendi buelti antolatu dabe aurten be AURRERA MENDI TALDEkuk. Batzeko hitzordu goxeko 9 xak Alamedan ixango da ta danok batea Kalamendiruntz abiatuko gaz. Ohitxuri be bada Kalamendire allatakun txanpan botilliaz topa etxi, ia baten batei akordaten gakon. Mendi puntan ikusiko gaz!

Abenduak 28 txik urtarrillan 8 re udal erakusketa aretun KOLORE TXINPARTAK margo lanak ikusteko aukeri eukikou. Pintxuran egilli JON IÑAKI LAKA USKOLA “TRONTXO” da eta LuterL taldik antolatu dau erakusketa hau. Hurreatu ikustea behian agertzen dan ordutegixan barrun.

Beste emakume bat hil dabe Euskal Herrixan, ongun Bilbon, ta hori salatzeko kalea urten biharra dakau. Bixar abenduak 29 eguena, Alamedan batuko gaz illuntzeko 7 retan NAHIKUREla esateko.

Abendun 31an 12:30 etatik aurrea elkartsun txoku ipiniko dabe alamedan herriko presuai gutunak bixaltzeko. 14:00ak aldin “gazte elkartasun argazkixe” atako dabe Urtarrilan 7ko manifestaziñoirako deixe etxen.

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!


Urte amaieri allaten dala jun gazku LOREA AMUTXASTEGI ASPIAZU, gutzako LOREA EUSKADI, 87 urte eukazela. EUSKADItarra ehuneko ehun, emakume gogorra ta jatorra, gazte zala egoera zallin familixi aurrea ata biharra toka gakon eta zelan ata be! Geroa, Euskal Herrixak bixi ban zapalkuntzi zala ta askapen mugimenduko partaidi bihurtu zan eta herrixan PRESO TA IHESLAXAN aldeko mugimendun buru belarri ibili zan. Ez euan manifestaziñoirik berak ez ebanik parte hartzen, ikurriñai heldu baik. Gogor ondainddu ban beran konpromisu, eztotzen parkatu, alabi ta suñe kartzelan sartu zitxuezen eta. Kartzelaz kartzela hamaike biaje eindau urtitan tzir.
Jakiñangain geuazen beran bixitxi geldike geldike amataten ixule, gu beran ondun bixitxakuaz gelditzen gaz, baikorra beti. Betirarte LOREA!
Gure dolumiñak etxekuai eta lagunai!


Mountainbikeruk SOIXONEKO daz, abendun 31 an urteroko mendi buelti antolatu dabe 2022 xai agur esateko. Goxeko 9 xetan batuko eidiz Alamedan eta 32 kilometro ta gero alamedan alkartuko dizela osteabe zeozer pikateko (beti be osoik allaten dizenak). Antolatzallik ohar bat bota dabe, BIZIKLETI BEHARREZKU EIDE (halaku edo bestelaku) bertan parte hartzeko.

Gabonetako Jolas Txokoa antolatu dau udalak, Txirrimorraskiaz batea. Abendun 26, 27, 28, 29 eta 30in eta urtarrilan 2 eta 3an, 09:00etatik 13:00eta, Bixikaneko lokalin, 3tik 7 urtera arteko umintzat. Ixen emoti, lekun bertan.

Astero astero baixaku illuntzetan etxen dan enkarteladako antolatzallik gogoratuzku, ongo astin EZ dala eingo. Horren ordez, zapatun (A-24) illuntzeko 8 retan Alamedan batuko gaz PRESO ta IHESLAXAN aldeko Olentzeroi ongi etorrixe emoteko.
