Gaur hasi eta abenduak 2 rarte iraungo dau aurtengo EUSKARALDIXAK. Kartelak esaten daben morun, ONDARRUN EUSKERAZ BIXI GAZ, urte guztin! Gure gurasuk lagazkun altxorra babesti tokaten gasku guri ta ondorenguai lekuku pasa bitzau, horretan gabiz. Ixan AHOBIZI edo BELARRIPREST beti EUSKERAZ!
Ta ze hobeto EUSKARALDIXAI hasieri emoteko barre algarak batzuk baño, gaur arratsaldeko 7 retan Kofrai zaharrin bakarrizketa umoretsu NEREA ARRIOLAren ahotik.
Jode, urtik zelan pasaten dizen, atzo zalakun, danok be gaztia giñan. Gogoratzen zaze Gaztetxe zarran ingurun kamaraz betetako goxaldik, herri erdixe aktore lanak etxen, mozorrotute… ba hori dana gogoratzeko hainbat ekimen prestatu dotxue orduko gaztik, gaurko beteranuk! Hasteko ANABASA pelikulin inguruko erakusketa bat antolatu dabe Udaleko erakusketa arteun hillan 18 txik 27 re. Sasoi hartako argazkixak, gidoi, kartelak, erropak.. eongo diz ikusgai.
Azaroak 19 (zapatu) ANABASA EREMUA pelikulin proiekziñoi eongo da frontoin arratsaldeko 7:30 tan eta gero 9 xak aldin THE GOMINOLSen kontzertu Jai Braianen,
Urteurrena dala eta sare sozialetan be hartu dau leku ANABASA EREMUAk, facebook, instagram… daz sasoi horretako argazkixak eta abar izeitxen
Ongo baixakun be kontzertu eukikou Braianen illuntzeko 9 xetatik aurrea, Radixuko Kritikal Blues irratsaxun programin konture. Egueldixe lagun euki ezkeo, lagun artin egonda eta tragotxu bat eskun, primeran egoteko latxeik. Hurreatu!
EUSKARALDIxe ate joka dakau (Azaroak 18 txik Abendun 2arte) eta hori kontutan hartute, herrixan egitarau potolo bat prestatu dau EUSKARALDIko herriko batzordik; jolasak, antzerkixe, zini, liburu irakurketi, hitzaldixe… aukera zabala eukikou ikusi eta parte hartzeko.
Aurten iñoizko parte hartzaille kopuru handixenak emon dau ixena herrixan EUSKARALDIrako daneta 2668 lagunek, aurreko aldin baño 1300 lagun gexauak.
Gai honen ingurun hainbat ekimen eingo diz herrixan. Hasteko, Azaroan 17 xan (eguena) mahai inguru bat eingo da Etxelilan arratsaldeko 6 retan, bertan hainbat adituk parte hartuko dabe. Horretaz gain Azaroak 19 (zapatu) konzentri eingo da Alamedan arratsaldeko 7 retan, TRIXKANTZIk antolatute. Danon arduri dalako, hurretau eingo dizen ekintzeta!
SORIONEKU, gaurko egunez hain ezagune eindan berbik zentzu guzti hartu dau gaur arratsaldin Ondarruko herritxarrantzako, ASIER BADIOLA LASARTE Euskal Herriratuko dabe halako baten. Bai, kartzelan jarraitxuko dau, bañe beste urrats bat da gutzako. Estatu Españoleko kartzeletan egon da urtitan, etxekuk eta lagunak millaka kilometro ein bihir ixan dabe astero berau ikusteko, bideko arriskuk, kosto ekonomikuk… Lau paretan artin jarraitxuko dau, herrixe ikusi baik, etxekukin ezin egon… hurrengoko helmugi: ETXI!
Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun batu diz pankarta atzin 130 lagun antolakuntzakun esanetan. 20 minutu egon diz bertan eta besteak beste dei berezi bat eindabe zapatun (A-19) Bilbon eingo dan manifa juteko, SOLDATAK eta PENTSIÑOIK benetako KPIaz eta galerak Berreskuratuaz ABERASTASUNA BANATU! eskatzen. Manifestaziñoiko deitzalli, BIZKAIKO PENTSIONISTAN MUGIMENDU de.
Alamedako pentsionistak gogoratu dabe, datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz, Jo Ta Ke LORTU ARTE!
Ondarruko Eh Bilduk gaur ein dau publiko saritan pasan astin herri batzarrin militantzixiai iragarritxaku. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ez da ixango Ondarruko EH Bildun zerrendaburu 2023ko udal hauteskunditan. Bideo honeaz nahi ixan dotsa emon azalpenak Zunbeltzek herrixai eta EH Bilduko komunidadiai.
𝐙𝐮𝐧𝐛𝐞𝐥𝐭𝐳 𝐁𝐞𝐝𝐢𝐚𝐥𝐚𝐮𝐧𝐞𝐭𝐚 ez da Ondarroako EH Bilduren zerrendaburua izango 2023ko udal hauteskundeetan.
“Ia 8 urte egin ditut alkatetzan, eta uste dut lekukoa beste batzuei pasatzeko momentua iritsi dela. Eskerrik asko zinegotzi eta herritarroi”.
Lekukoa pasatzeko eguna iritsi arte herriaren hobekuntzan buru belarri jarraituko duela esan du alkateak, 𝙝𝙚𝙧𝙧𝙞𝙩𝙖𝙧𝙧𝙚𝙠𝙞𝙣 𝙗𝙖𝙩𝙚𝙧𝙖 𝙝𝙚𝙧𝙧𝙞𝙖 𝙚𝙜𝙞𝙣𝙚𝙯.
ESKERRIK ASKO ZUNBELTZ!
2015eko hauteskunditan 3. jun zan Zunbeltz Ondarruko EH Bildun zerrendan. Legegintzaldixe hasi eta urte bete baino gitxia pasa zile, 2016ko martxun alkate ixendatu ixan zan Josu Arrizabalagak kargu laga eta gero.
Zunbeltzek alkate makili hartu eta egun gitxire gauzak nabarmen okertu zin zoritxarrez, azkanengoko urtitako ezbehar handixenak gerta zin herrixan. Santa Klara izotz fabrikan Alberto eta Jabi langilik hil zin eztanda baten ondorixoz. Kamiñaldeko atzeko mendixe egun gitxire hasi zan arrakalatzen, geroa ehunke herritxar euran etxitatik kanpo laga zitxun ondamendixan hasieri hain zuzen be.
Udaletik honei danai aure etxeko bidi gidatu ban Zunbeltzek eta lantalde osuk. Urte gogor eta zailenak pasata, zerrendaburu latxeik aurkeztu zan Zunbeltz 2019ko hauteskunditan. Aurretik hasitxako bidiai jarraipena emoteko eta proiektu barrixetan sakontzeko hautuaz emaitz ezinhobik lortute ixendatu zan bugarrenez alkate.
Azkanengoko bi legengintzaldixetan buru-belarri ibili de udala eta herrixe kudeatzen, ondo einddakukin jarraitxu, akatsak zuzendu eta beti be Zunbeltz eta lantalde osu herrixantzako eta herritxarrantzako onena helburu hartute ibili dizenan dudaik ez dakau. Horren adibide diz hirigintzan einddako hobekuntzak, pandemixan aurrea erundako egitasmuk, kulturiai bultzadi, etxelilan inddartzi, euskerin inguruko lanketak, hondakinan gestiñoi… eta abar luze bat.
Hamendik, Zunbeltzek einddako lana eta erakutsitako konpromisu eskertu eta errekonoziuti besteik ez gazgu geatzen! Udaleko jardunak amatxutakun ez dakau ixelako dudaik herrigintzan, kalin, herritxarrokin… ikusiko douela Zunbeltz, hoixe ixan da eta ixango da beti beran berezitxasune: HERRI ZALI!
Arin ibili zeinke sarrerak hartzeko sasoin, atzanetan eidaz eta. MAKETOEN IRAULTZA lana aurkeztea datoz Azaroak 26 an gabeko 10 etatik aurrea. Sarrerak on-line eskuratu zeinkez (beti be amaitzen ez badiz), Atzana popa ustel.
Urtero sasoi honetan Danonartin elkartik etxen daben janari bilketa berezirako bolondres bile dabil. Laguntza honen beharra dakarren herritxarrantzako elikagaixak batzeko esko bat botateko prest baza hamen dakazu ixena emoteko informaziñoi:
Azaroaren 18 eta 19an, Danonartin elkarteak urteko janari bilketa egingo du, eta urtero bezala, zure laguntza beharrezkoa dugu ekintza aurrera eramateko. Prest bazaude idatzi ero deitu telefono zenbaki honetara, 685769289 ero danonartin@hotmail.con helbidera. Danonartin egingo dugu !! Eskerrik asko !!