Sahara eruteko mateixal bilketi martxan ipini dau Yaalah elkartik

Ondarruko saharar herrixan aldeko Yaalah elkartik saharar errefuxiatun kanpamentuta eruteko mateixal bilketi ipini dau martxan.

2018an hasitxako “Bir Ganduz” proiektuai jarraipena emoteko abendun kanpamentuta bertaratuko da herritxar talde bat. Bidai hori aprobetxatuz, saharar errefuxiatuk bixi daben egoera gogorra lehuntzen launtzeko eskola mateixala era osasun mateixala nahi dabe erun. Horretako ikastetxe eta farmazixetan bilketi ipini dabe martxan.

Literatur Amuak 2022

Beste urte batez kultur ekimen pillu eukikou urria amaieratik azaru erdiraño. Hamen dakazue Literatur Amuak ekimenan barrun antolatutako egitaraun ikusi eta entzun ahalko douen ikuskizunak. Euskal literaturan goi mailan dabizen autore ezagunak, Leire Bilbao, Eider Rodriguez, Jon Maia…

Pentsionistak burrukan!

Astelehenero modun gaur be batu diz herriko pentsionistak alamedan! Hauxe da euran aldarrixe:

Gaur Ondarroan 156 pertsona 💪💪💪, Alkate eta zinegotzi bat barne. Datorren astelehenean berriro. JO TA KE LORTU ARTE!!! (IPC reala, PENTSIO PUBLIKOAK ETA DUINAK, GENERO-ARRAKALA EZABATZEA, ….). Borroka eginez, gauza batzuk lortzen dira, borrokarik gabe ezer ez.!!!

Fran Aldarondo Badiola erailbeneko 43. Urteurrena

43 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkenengoko presu ixan zan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ban Guardia zibillak.

Artxibuko argazki honetan ikusi leike 77an fran askatu ben egunin Ondarruko herrixak ein dotsan ongi etorri beru.

Franek beran konpromiso militantiaz aurrea jarraitzeko autu ein ban eta bi urte berandua KAA ko kide zala hil ben Guardia Zibilak enboskada baten. Hauxe da erailketin momentun euazen lekukun testigantzi:

«Hamabi eta erdiak aldera tiroketa handi bat entzun genuen, eta goialdetik gorpu bat amiltzen ikusi. Baserritik hurbileko belaze batean gelditu zen, artean bizirik. Behean gelditutako guardia zibil batek, hurbildu, eta tiro egin zion berriro».

Fran Aldanondoren gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehientsuenak bizkarraldean. Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.

Hilketin ondoren herrixak momentu horretako mobilizaziñoi ahalmena erakutsi ban. Burutu zan herri asanbladan 3 egunetako lutu ezartzi erabaki ben. Urrixan 19an greba orokorra. Herriko ikurriñak krespoi baltzakin. Hainbat manifestaziñoi…

Hileta elizkizunin 6000 lagun inguru batu zile esaten da.

Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin. 

Plaka horretan QR kode bat agertzen da, hori eskanea eta wikipediako Franen orrialdea bideratzen zatxu: https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Francisco_Aldarondo_Badiola

Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.

Yaalah elkartin zozketi martxan!

Hiru lau urte jarraixan ein ixan dabe fetxa honetan zozketi Yaalah elkarteko kidik. Herriko kirolai eta kirol taldik emondako kamisetak ixaten diz sarixak.

Ataten daben diru kanpamentutan martxan dakarren “Bir Ganduz” proiekture bideratuko dabe

Boletuk eskuratzeko: Alai, Koxkorra, Torrepe, Mamu, Gaztedi, Errota, Aurrera, Kurike… eta elkarteko kidik.

Elkarteko kidez eta harrera familixaz osatutako talde ederra jungo da abendun saharar errefuxiatun kanpamentuta Bir Ganduz proiektuaz jarraitzea. Emakumin burujabetzako etxi, eskoleta laguntzi, ospitxaleta mateixala… diz aurten bururuko douzen zereginak.