Irailan 24an ERDI AROko VI. Jaxe Ondarrun

Datorren zapatun, (Irailak 24) erdiaroko VI. Jaxe ospatuko dou ondarrun. Lau urtetik behin etxen dan egun oso berezixe ixaten da, herrixe eta herritxarrak denporan atzea ein eta pilo bat jarduera eta ekintzaz gozatzeko aukeri eoten da.

Aurtengo egitarau oso beti dator. Udalak herriko hainbat elkarte eta taldeaz batea auzolanin primerako egune antolatu dau danon gozameneako.

Irailak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin: Incertidumbres y certezas sobre Microplasticos y sus riesgos

Kurtso barrixe hasten dabe Zientziaren giltzak elkartekuk. Irailan 26 xan emongotze hasieri euran hitzaldixai ta hasteko, Miroplastikukatxik eingo dabe berba. Hizlarixe JUAN JOSE IRUIN SAINZ kimiku ixango da. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Anima eta hurreatu entzutea, gai interesgarrixe dala pentsaten dou guk eta.

Liburuen amuak 2022-2023

Beste urte batez Udalak Liburuen amuak ekimena eskeintzen dosku irakurti gustoku douenontzat. Zer ezaugarri dauke? Bost liburu proposatu dotxuez jendartin komentateko, bost hillabetitako (urria, azaru, otsaille, martxoa eta maiatza) azkan zapatutan goxeko 10 etatik 12 xak bittartin, Udal liburutegixan batuko diz Joxemari Urteagak zuzendute. Hasteko, Eider Rodriguezen ERAIKUNTZARAKO MATERIALA liburu ixango da lelengoko, urrixak 29xan. Idazli bertan eongo dala baieztatu dabe. Lotsak etxin laga eta anima!