
Kurtso barriko lelengoko konzentraziñoi ein dabe herriko PENTSIONISTAK gaur eguerdixan. Pankartaik ez dabe barritxu bañe gogo handixaz hasi diz osteabe DANON ESKUBIDIK eskatzen: PENTSIÑOI DUIN BAT! Gaurko billeran 178 lagun egon eidi esazku antolakuntzatik, geldialdixin egon dizen bittartin zertzuk gauza gerta dizen konta dabe: Zapato Azulin Alamedako Pentsionistak omenduk ixan zile, Zornotza eta Tolosa urtenbenela zozketako sarixak, Pentsionistan eskakizunakin jasotako sinadurak (70.000 Hego Euskal Herrixan) Madridea daruela kongresure, aurtengo KPI realaz eguneratzeko pentsiñoik eskatzen… Amaitzeko herrixan asmatutako kanti abestu dabe eta JO TA KE LORTU ARTE! esanaz datorren astelehenin be han eongo eidiz azaldu dabe.