42 urte pasa diz Angel Etxaniz Olabarria faxistak erailbenetik.

42 urte beteten diz gaur (abuztuak 30) Angel Etxaniz TripleA ko paramilitar faxistak erail ebena.

Herrixan oso ezagune zan Angel, Frankismun kontrako militante abertzali zalako, Aurrera kirol elkartin oso inplikata eualako, kirolzali zalako…

Herri Batasunako militanti zan eta beran jardun politikuatxik hainbat mehatxu jaso ixan ban, atxiloketak eta torturak be jasan ban, bera erahil ben eta beran lantokixe zan 34klubai be behin baino gexauatan eraso eitzen. 1980ko abuztun 30 goxaldin enkaputxatako gixon bi sartu eta hamarnaka tiro bota dotsen Angelei eta bertako beste hiru biharginei. Angel momentun hil zan eta beste 3 lagun zauritxute erun eben ospitxalea, bat larri. Triple Ako txakur paramilitarrak euran gain hartu ben erailketa hau, <<por rojo y separatista>> hil ebela esan ben euran komunikaun.

Gaba guztin herriko kanpai eta turrune martxan egon zin eta hurrengo egunetan hainbat protesta burutu zin.

Justizixaik ez da egon sekule Angelentzat, beran hiltzailik estatu terrorismuk babestute inpunitate osuaz bixi ixangozin seguruena, horren adibide argiketa ofizialik ez zala ein sekule.

Angelen histoixi wikipediako lotura honetan da xehetasun gehixauaz azaldute.

https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Angel_Etxaniz_Olabarria

Patxi Etxaburu Ajarrista jun gasku

Notizixa txar bateaz esnatu gaz gaur. Patxi Etxaburu Ajarrista hil gasku.

Azkanengoko urtitan Ondarroako Historia Zalin lehendakari latxeik ezautu ixan dou. Urtero argitaratzen zitxun beran artikuluk herriko urtekarixin.

Baine jente askok ez dakixena da Patxi autodidakti zala.

Bixitxa erdi pasa ban itsosun biharrin, eta libre eukitxen zitxun momentuk aprobetxaten zitxun liburuk, aldizkarixak eta periodikuk irakurteko. Gauza barrixak ikasteko jakin-min handixe eukan. Eta holantxenik jun zan beran buru euskeraz alfabetatzen, etxin ikasitxako hizkuntzi aberasten.

Herriko ondare materiala jasoten be ibili zan. Itsosuko tresnak batzen zitxun herrixan eta Bilboko itsas museure eruten zitxun. Argazki zaharrak batzen be ibiltxen zan, etxez etxe. Gaur egun herriko artxibun dazen argazki asko berak jasotakuk diz.

Politikan inplikata be egon zan. Adibidez, HBko herriko mahaixan egon zan urte askun.

Herrixak igarriko dau beran hutsuni.

Agur Patxi, eta eskerrik asko einddako bihar guztiatxik!

Oporrak be amaitzen duz!

Iraille ate joka dakau eta oporran atzanak emoten gabiz, normalidadin sartu aurretik. Turruneruk be handik eta hamendik gabiz, batzuk apartin bestik bertoko bazterrak ezautzen. Hamen dakazue jaso douen argazki batzuk.

Huelva aldetik bixalduzkun argazkixe (barrun dazenak gogun, edonun bagaz be).

Beste hau Tossa del Mar (katalunya) aldetik jaso douena

Ta bertako mendixak altzaten ibili dan batek beste hau bixalduzku, ez dala aparte jun bihir naturiaz gozateko esanaz.

Irailak 17 (zapatu) SENEGALdarran jaxe!

Irailan 17 xan Senegaldar jaxe ospatuko da Ondarrun, Itsasaurren plazan. Etxe barrun, ezker eskuma bixi gaz, asko gaz alkarreaz biharra etxen douenok, tallerretan, portun, itsosun… ta hain urrin eta hain aparte sentiuten gaz alda batea. Gure lankidik, Moussa , Lamin, Abdoulaye, Idrissa, Mamadou, Ousmane … deitzen diz, eureak esaten dabe gu zurixak eigaz eta eurak morenuk eidiz, bañe danok izerdi bardiñe botaten dou. Zeatxik ez dakiau alkarren barri? Irailak 17 xan, euran janaxak ezautzeko aukeri eukikou, zelako musiki gustoku daben, eurakin egoteko eta egun ederra pasateko hitzordu ixango da. Hurreatu zeuek be jaire!

Geure artin bixi de, guazen alkar ezautzea!

Abuztuak 24 (eguaztena) Guk argi dakau, INDEPENDENTZIA! Astilleruko geltokixan batuko gaz!

Bixar eguerdixan Españiko itzulixe (bizikleta karreri) gure herritxik pasako da ta hori dala ta 13:30 tan Astilleruko geltoki parin batzeko deixe eindabe. Etxin dakauzen ikurriñak, presun aldeko banderolak… dakazuena erun. Kirolzalik bagaz bañe GUK, ARGI DAKAU, GUK GEURE KOLORIK MATXE DOUZ! ONDARRU EZ DA ESPAÑI! eta karreri herritxik pasatzerakun hori aldarrikatukou!

Ondarruko hiribildun 695. urteurrena!

Andra Mari jaxak amatxu diz, bañe prest dakau hurrengo ekimena: ERDI AROKO JAXE irailak 24 an. Ondarruko herrixak 695. urte beteten dotxu herri latxeik (1327-2022) eta hori ospatu ein bihir dou, hasi erropak topaten, balkoik txukuntzeko izarak billatzen….Ondarrutarrok herrixaz harro gazelako, geuk dakiauen latxeik ospatu eingou!