ARNASA egunak emon dabena irudixetan!

Hondartza juteko egueldixe euki gendun atzo herrixan, bero itogarrixe, ta halan da guzti ARNASA eguneko ekimen guztixetan jenti baño ez gendun ikusi, standetan, dantza ikuskizunin, marrazkilaxan lanetan, paillazo artin, oihaletan, kontzertun, jan eta edanin …

Amaitzeko esan antolakuntzatik esazkule Ondarruko herrixai eskerrak nahi dotzezela emon erakutsitxako babesatxik; ixan be, ekintza ezberdiñetan parte hatzen edo egun guztin tzir jai hau aurrea eruteko esku bat botaten herrittar talde zabal bat egon zalako! Mille esker danoi ARNASA elkartin partez! Danon artin lortukou!

EUSKAL HERRIxan eta KATALUNYAn BURUJABETZIn aldeko mobilizaziñoi!

Zapatu illuntzin mobilizaziñoi erraldoi bat eizan Higer lurmuturretik (Euskal Herrixe) Creus (Katalunya) bittartin dazen 300 mendi tontorretan, 430 kilometrotik gorako argi lerru biztu gendun, burujabetzin aldeko aldarrikapena zabaltzeko . Ondarrutarrok Bizkartze mendire altza giñan (1657 mt ko altueri daukena), Xiberun kokatute Orhi mendi lerrun. Hitzordu gabeko 9 xetan geunkan eta mendi tontorrin ixe 11ak arte eon giñan. Tropa ederra batu giñan argazkixetan ikusiko dozuen latxeik (Hor dazen danok eon giñan ta berandu alla zinak argazki baik geatu zin).

Mikel Etxaburuk ekimen honen ingurun eindaben olerkixak labur biltzen dau gure nahixe.