Ondarruko Txosna batzordik Mamarra Azoki antolatu dau Abuztun 14 rako, artisauk, sortzallik, bigarren eskuko gauzak… Azokan parte hartzi nahi dabenak, behian agertzen dan telefonure deitxu baño ez dabe enbiko beti be Abuztuak 5 an aurretik.

Ondarruko Txosna batzordik Mamarra Azoki antolatu dau Abuztun 14 rako, artisauk, sortzallik, bigarren eskuko gauzak… Azokan parte hartzi nahi dabenak, behian agertzen dan telefonure deitxu baño ez dabe enbiko beti be Abuztuak 5 an aurretik.

Andra Maixetako Bolei Txapelketi antolatu dau Tripitrapu Bolei Taldik, abuztun 9 txik 11 ea Arrigorri hondartzan. Bi kategori sailkatu dabe, 15 urte arte, 4 bider 4 eta 16 urtetik aurrea 2 bider 2. Ixenak emoteko, azpixan dan telefonun edo ta korreo elektronikun.

Egueldi eta leku zoragarrixe aukeratu dabe BIKUSTIK entzutea juti pentsa daben guztik. Gaur gabeko 10 etan Saturrango txiringitun ikusiko gaz!

Nahiz eta ASTERRIKA Berritxu ixan Ondarrutarrok lotura berezixe euki dou beti auzo horreaz. Lena, herrixan euazen dantza taldik derrigorrezku bez euran saiu bertan etxea juti horreaz batea senidik be ezeben hutsik etxen han (tropa ederra batzen giñan). Gaur egun ohitturi bihurtu de, trago bat hartuaz bertso saiu entzutea juti edo herri kirolan emankizune ikusti. Aurtengo jaxan programi azpixan dakazue, zihur gaz aurten be eztouela hutsik eingo.

Bertso saio mundiala antolatu dabe arratsaldeako, NEREA eta UXUEn ahotsetatik entzuteko. Ezta ixango Euskal Herriko BERTSOLAI txapelketako finala, bañe gitxi gitxia! Gu han eongo gaz!

Jenti galdetzen hasitxe euan aspaldi, aurten bai? Turrunetik baieztatzen dotzuau, aurten PLAZAGAÑIn eongo gazela. Gure kartel egillik aspaldi preparata eukana argitaratzeko eskatuzku lelengotik (esan eta ein).

Maxatzin hartu gendun erabakixe eta barruko lanak etxen ibili gaz bittartin, hobekuntzak, aldaketak… Batzuk zahartzen guz ta gaztiai leku etxen hasi gaz, idea barrixakin datoz, gogotsu datoz. Auzo lanin antolatutako ekimena danetik, jende mordu bihir ixaten da berau aurrea eruteko, bixkanaka ikusten guz relebu be badatorrela. Pena handixaz gure zahar asko edadez aurrea duzenez ezingo diz biharrin egon eurak nahi ixango leukien modun on beste aldin egoti tokaten gakue, jarri eta jan.
Len esan latxeik biharreako birdan jenti ixenak emoten eta jasoten hasitxe gaz, iñoiz ez dozule txandaik ein, hurreatu guana eta listo. Danok ein geinke zeozer, serbiu, harriku, koziñan, maxak jasoten, atun erreten, montaketan…. Beheko irudixak ikusteko, atzeko biharrak ein birdiz, AUZOLANA deitzen gako horrei.


Asko kostata eta programin bi urteko etenaldixe ta gero aia diz Euskal Herrixan udi pasako daben ume sahararrak. Ondarrun saharar errefuxiatun kanpamentutako 6 ume eukiko douz.

Yaalah elkartekuk esan dozkuenez, oztopo administratibuk, atzerapenak, familixa kopuruk… asko baldintzatu dabe 2022 ko Oporrak bakean harrera programi orokorrin baine harrera familixan konpromisu eta esfortzu nabarmendu nahi dabe.
Datorren eguenin (uztailak 28) ongi etorri ekitaldixe egongo da alamedan.

Aurten be ospatukou SAN INAZIO jaxe Iñaki deuna kalin. Uztailan 29 txik uztailak 31 ea, estropadak, mus txapelketi, erromexi, sardiña jana ta bertsolaxak eukikouz dorretxe azpixan. Gozatu auzoko jaxakin!

Uztailak 19 tik 24 re AITZIBER BENGOETXEAn artelanak ikusteko aukeri eukikou Udal erakusketa aretun. Kuadruk, kamisetak, poltsak, kuadernuk… Ez galdu herriko artista baten erakusketi, merezi dau ikusti!

Honezkeo igarriko zenduen opor usaiñin gabizela Turruneruok, atseden sasoin, pilak kargateko erabiltxen douen egunak ixaten diz honek. Urte guzti lanin (dakauenok) ta beharrezku ixaten da geldiune bat, inddarrak hartu eta leko barrixak ezautu, bañe horrek ez dau nahi esan lotan gazenik. Kanpoa juti erabaki dabenak euran argazkixak hasi gazku bixaltzen TURRUNEa. Hamen GALIZA aldetik, LANDETATIK, KUBA aldetik eta ERREPUBLIKA DOMINIKAnatik jaso douen argazkixak erakusten dotzuauz. Anima zeuek be zazen tokitxik bixaltzea eta argitaratukouz!




ETXERATek antolatute (PRESO ta IHESLAXAN senidik) urtero etxen douen ekimena eingo da Abuztuak 7 an. Euskal Herriko hondartza desberdiñetan batuko gaz helburo bakarraz, DANAK ETXEA! SALBUESPEN POLITIKIAI STOP! eskatzen, ta ONDARRUai dagokionez eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko giñake ta ARRIGORRI hondartziai buelti emon ondoren herri erdixan amatxuko dou ekitaldixe. Espetxin eta ihesin dazenak danon babesa birdabelako, hurreatu zeube!
