Hamen da uzta barrixe, HEGALUZI alla da herrire!

Antxoa kanpañi amatxu baik da (ofizialki), ta agertu de hain gustoku douen Atune. Nahiz eta baixakun ale batzuk saldu zin kofraxan (TOTAIO txalopik ekarritxakuk), gaur ixan da HEGALUZIn lelengoko salmenta ofiziala. KALAMUA ontzixak (Lekatxarra) 5.000 kilo atatxuz saltzea eta bataz besteko prezixu 6,50 euro/kilu balixo ixan dau. Ia kostera ona dauken gure arrantzalik, dana biko dabe ta.

Alamedako PENTSIONISTAK atsedena hartuko dabe!

Gaur eindabe kurtso honetako atzanengoko enkarteladi herriko Pentsionistak. Gaur 182 lagun batu diz Alamedan 12 xak puntun pankarta atzin eta egon dizen 20 minutun tzir, pasa dan bizikletako martxin inguruko baloraziñoi eindabe. Abesten amatxu dabe gaurko ekimena eta opor txiki batzuk hartuko dabela esanaz agurtu diz Irailan 26 arte. Jo ta Ke LORTU ARTE!

PLAZAGAIN LUDOTEKA 2022!

Ekainan 27 txik uztailan 29 bittartin eongo da zabalik ludoteki Bixikaneko lokalin goxetan 10 etatik eguerdiko 13:30 ta, HH3- 4 eta 5 urtekuntzako. Interesa badakazue, deitu Zubi-Zahar ikastolako telefono zenbakire (azpixan dakazue). Batzar bat eingo da ekainan 22an (eguaztena) arratsaldeko 6:30 tan Bixikaneko lokalin.

DINAMARTXI be hamen dakau!

Halako baten alla da DINAMARTXI (Tolosa-Ondarru), bizikletak edo mendiko botak prest eukiko dabe askorek onezkeo. Berta juteko ixen emotik, Musika plazan ekainak 20 eta 21 in arratsaldeko 7:30 tatik, 9 xak bittartin. Apuntati 15 euro ta kamiseti beste 15 euro ordaindu bihir diz. Antolatzallik pare bat ohar zabaldu dabe:1- Mendi martxako boluntaxuk bihir diz. 2- DINAMARTXI bai mendiz bai bizikletaz, proba serixuk diz, ez diz errekorrrak etxeko probak, LASAI jun eta gozatu!

GOROZIKAko jaxak 2022!

Herriko auzun jaxak be aurrea duz ta ongun GOROZIKAk hartuko dau txandi. Azpixan dakazue presta daben egitarau.

GOROZIKAko jaxak dizela ta geure artxibuk arakatzen ibili gaz. Zemat aldatu dizen jaxak, zelan ospatzen ben…Hamen dakazue 1957 urteko egitarau

Beste hau be GOROZIKAko 1978 jaxan egitarau de. Ia zer desberdintasun topaten dozuen.