Ekainak 14 (martitzena) Euskal Herriko PENTSIODUNEN Mugimenduko BIZIKLETA MARTXAko etapa amaieri Ondarrun!

EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUk (tartin ALAMEDAKO PENTSIONISTAK)) 4 urte daru astelehenero batzen eskakizun honen ingurun:

GUTXIENEKO PENTSIOA: 1.080 EURO

ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATU

ZAINTZA LANAK PARTEKATU

eta on horreaz lotute bizikleta martxa bat antolatu dabe:

Hori dala ta mezu hau zabaltzeko eskatuzku:

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk (EHPM) 4 urte eta 4 hilabete daruau etenik baik mobilizatzen gaurko eta etorkizuneako Pentsio Publiko duinak eta nahikuk lortzeko, bereziki 1.080 euroko Gutxieneko Pentsiñoi. Eta, horrek bermatzeko, Pentsio Sistema Publiku defendatzen dou. Sistema horri eusteko, enplegu eta soldata duinak bihir diz, dagozkien gizarte-kotizazioekin, bai eta patronalanak be, askotan ez baitu dagokion ekarpena etxen.

Urte hauetan tzir hainbat ekimenetan be parte hartu dou: lehen arreta eta osasun publikun defentsan; kaleratzeen aurkako langile-borrokan alde; prezixun igoera eskandalagarrixan kontra, edo herrittar gehienoi eragiten doskun bankun jokabide miserablin aurka.

Egoera ekonomiko, politiko eta sozial baten gaz, eta arazo sozial horrek konpontzen aurrea egin beharrean, botere ekonomiko handixak eta haien zerbitzure dazen erakunde politikuk larriagotu baino ez dabe etxen.

Arrazoi horrekatxik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk arazo horrei erantzuteko eta mobilizatzeko hainbat kanpainatan konprometitute gaz. Bañe, bereziki, Pentsiodun Bizikleta Martxa bat antolatzea animatu gaz, Donostin hasi eta amatxuko dana, eta etapa batzutan, ekainan 13tik 25ea, Euskal Herri osu zeharkatuko dabena.

Herritar guztiai oinarrizko eskari horien beharran kontzientzixi zabaldu nahi dotzau. Gizartin modu zabalin mugituz horrek lortu ahal douelako ilusiñoi eta konfixantzi piztuti. Eta jai giro parte-hartzaile, herrikoi eta alaxan ein bihir de, mundu guzti errebindikaziñoi horretan onartu eta interesatu senti dadin.

Horretxeatxik gaz hiriburuetako eta Martxa Txirrindulaxe pasaten dan eskualde eta herri guztixetako kolektibo edo mugimendu sozial guztiai zuzentzen, ekimen honi babesa emon eta bat egin dezaten. Ekainan 14a Azpeititik urtengo dau etapik, eta 18.00etan allako da Ondarruko ALAMEDA. Ongi etorri bero bat merezi dabe, hurreatu zeuek be!

Alamedako pentsiodunen Mugimendua

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua