MARTXOAK 8 Ondarrun!

EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNE 2022 ospatukou herrixan Ondarruko mugimendu feministik antolatute. MOREZ jantzi balkoi ( amantalakin, soñekukin, izarakin, toallakin…) egun guztin tzir, ta arratsaldin Alamedan batuko gaz arratsaldeko 5 etatik 7 rak bittartin ( perkusiñoi tallerrak, umin guni, txokolatadi, txapan banaketi..), eta amaitzeko konzentraziñoin batuko gaz bertan. Gu han eongo gaz, ta zu?

IMANOL MINER VILLANUEVA Euskal herriratu dabe!

Ontxe bertan jakindou IMANOL MINER VILLANUEVA Euskal preso politiku, Euskal Herrire ekarri dabela gaur. Kantabriako EL DUESOko kartzelan euan eta gaur Zaballako (Araba) kartzela hurreatu dabe, 21 urte Euskal Herritxik kanpun egonda gero. Anekdota lez, atzo esatzenin honuzke ekarrikobela, gauzak preparaten lagundutzana be gure herrittarra ixan zan, ASIER”Indixu”.

Esaera batek diño: Urrezko kartzeli be kartzeli jarraitzen dauela ixaten, bañe…Hurrengo geltokixe Ondarru!

DANAK ETXIN IKUSI ARTE JO TA KE!

Euskal PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladak baixakutan!

Ez darua kontoik noiz hasi giñan kalea urteten baixakutan herriko PRESO ta IHESLAXAN alde. Len umik zinak on gaztik diz, len gaztik giñanak on helduk gaz ta len helduk zinak gaur asko eztaz, bañe hor jarraitzen dou baixakuko enkarteladakin, gaur be hor eongo gaz arratsaldeko 7:30 tan Alde zaharretik urtengo daben enkarteladan, ikurriñan eta gure herrixan falta dizen kidin atzetik. Ta zu?

JO TA KE DAN DANAK ETXERATU ARTE!

Martxoak 4 (baixaku) Elkarretaratzi Zubi-Zahar herri ikastolan, AZTERKETAK EUSKARAZ! lelopin

Euskal Herriko Ikastolan elkartik, Seaskako ordezkaxakin eta Azterketak Euskaraz! kolektibuaz batea, guraso, langille eta euskaltzalik deitzen dabe Iparraldeko ikaslik azterketak euskeraz etxeko dauken eskubidin alde, martxoak 4 an baixaku arratsaldeko 16:15 an ikastola guztixetan eingo dizen elkarretaratzetan parte hartzea. Ondarrun Zubi-Zahar herri ikastolan atarixan batuko gaz, hurreatu zeu be!

Alla da uzta barrixe herrire, ANTXOI

Martxoak 1 kosteri zabalduaz batea alla da herrire itxosuk emoten daben altxorrik handixenetako bat, ANTXOI. Gaur Ondarruko portun itxuri aldatute ikusirou goxin goxatik, Getaxako txalopak, hondarrabikuk, orixotarrak, galleguk, danak urten dabe antxoa nahire. Kosta guztin zabaldute ibili diz txalopak arrañe topa nahixan ta halako baten arrañe Santoña aldin agertu de (handik etorri diz txalopak hamentzirke arrañe saltzea), tamaño aldetik 50/60 ale inguruku (gozu jateko), Antxoi ez da ixan porturatu dan arrain bakarra, bertan ikusirouz sardiñak, bogak, txitxarrilluk… Daneta 20 txalupak ata dabe arrañe herrixan eta 12.000 kaxa deskargatxue danan artin (arrain mota guztik kontutan hartute).