Etxeraten KINKEA promoziñoiko zenbaki sarituk!

2022 urteko lelengoko promoziñoiai dagokixon zozketi ein dau eta 20.000€ ko sari nagusixe 13.507 zenbakixantzat da Arantza Eziolaza irudigilik eindako “Ehule” artelanaz, Gasteizen saldu de zenbaki saritu.

Horrez gain zenbaki honek be sarixe lortu dabe, beatu ia zeuri be toka gatzun. Saritutako zenbakixak daukenak Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epi eukiko dau . Edozein zalantzaren aurrin, http://kinkea.eus webgunin jokun arauak topakozue.

Ondarruko PENTSIONISTAK jo ta ke!

Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin 12 xak puntun. PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN!, Gizarte segurantza propixu, IPC erreferentzixi ta 1.080 euroko pentsiñoi unibertsala diz euran (danon) eskakizunak. Baten bat horren aurka egon leike? Gaur 173 lagun egon dizela esazku antolatzalletako batek ta datorren astelehenin be han eongo eidi diñozku. Jo ta ke LORTU ARTE!

PIRIONETAKO BIDI martxan ipini de Ondarrun!

Herrixan aurkeztu ben eguenin PIRINEOTAKO BIDI. Euskaldunok eta Katalanak uztailak 2 xan 300 mendixeta altzako gaz eta tontorrak argiztatukouz. Ondarruko Gure Eskukuk proiekto honen zehaztasunak argitxu zitxuezen bertan eta hamendik aurreako urratsan barri jungo dizela emoten egune hurreatu ahala. Listo gero mendirako!

Bideo honeaz aurkeztu dabe ekimena, ikusi eta entzun!

Martxoak 20 (domeki) MERKATU TXIKIA Alamedan

Ezta lelengoko bidar esaten douena, Denda txikixak behar beharrezkuk dizela herrixan ta bultzatu birdouzela. Gurelakoxe herri txikixetan eguneroko bixitxi dendetan da, hurbiltasune-danok herrittarrak gazelako, konfixantzi-hurrengo egunin be jungo gazelako ta saltzen doskune kalidadeku dalako… Domekan dakau aukera barri bat eurai alkartasune erakusteko. Alamedan eongo diz euran eskeintzak erakusten goxeko 10 etatik arratsaldeko 3 reta. Emon buelti eta erosi hurrekuai!

Ukrainan inguruko hitzaldixe ikusteko aukeri

Astelehenin kofraxe bete zan Ukraniko gatazkin ingurun Txente Rekondok emon ban hitzaldixan. Telebistak kontaten ez dozkun klabik konpartiu ban bertaratu zinakin.

Hitzaldixe Facebooketik zuzenin emitiu gendun eta aukeri da sarin ikusteko:

https://fb.watch/bLoEHwvDxD/

Txentek hitzaldixan ixenta ban informaziñoi iturrixak eta bibliografixak deskargateko aukeri da hamen loturan.

https://tori.eus/link/TmpFek1qY3dOams9OjpoYXNoOjowLjE3OTUyNjAwIDE2NDczNDE4MDY-/

Martxoak 17 (eguena) PIRINEOtako BIDIn aurkezpena Kofrai Zaharrin!

EGUNE: martxoak 17 (eguena)
ORDU: Arratsaldeko 6ak
LEKU: Kofradi Zaharrin

2022ko uztailan 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko dou Pirinio osun tzir. Farol berezixak eta linternak baliatuz, argilerro bat osatuko dou Higer lurmuturretik Creusea, Atlantikotik Mediterraneure. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrixan autodeterminazio eskubidi aldarrikatuko dou.  

Pirinioetako Bidi argiztatuz, nazioarteko komunitatin arreta geureganatuko dou herrion autodeterminazio eskubidin alde.  

Erronka kolektibo bat, herri gogoa berpizteko!