Otsailak 20 (domeki) konzentraziñoi Alamedan, MIKEL ETXEA!

ETXERAT ek (Preso ta Iheslaxan senidik) jakiñarazi daben lez, MIKEL OTEGI euskal presuai birikixetako tuberkulosise diagnostikatze. Lendik be larri dazen euskal presun zerrendan euan sailkatute Itsasondoko euskal preso politiku, urgentzixaz erun ben Iruñako ospitalea ta bertan ingresata geatu de.

MIKEL eta larri gaxoik dazen presuk ETXEA! ekarri birdouzela aldarrikatzeko, ongoxe domekan (Otsailak 20) elkarretaratzi eingou Alamedan eguerdiko ordu batetan. DANAK ETXEA!

20. ONDARRUko KOMIKI JARDUNALDIXAK!

MARRA eta HIZKI DESEROSOAK titulu ipinitze 20. komiki jardunaldixai. Udal erakusketa gelan Txarlin lanak ikusteko aukeri eukikouz otsailak 18 tik otsailak 27 bittartin astelehenetik baixakure arratsaldeko 6:30 tatik gabeko 9 xeta eta zapatutan eta jai egunetan eguerdiko 12 xetatik ordu bixeta eta arratsaldeko 6:30 tatik gabeko 9 xeta. Horrez gain Radixu irratixan (105.5 FM) programa berezixe eingo dabe otsailak 16 xan (eguena) gabeko 10 etatik aurrea Azken Mohikanoak irratsaxun. Esan beharrik ezta Jardunaldi honen antolatzalli LuterL taldi dala.

2022ko IÑAUTEXAK ate joka!

Urte biko geldialdixan ondoren AURTEN BAI! Aurten IÑAUTEXAK ospatuko douz, mozorrotuko gaz, dantzan engou, parranda apurre…

KRESALA kultur elkartik dantza ikastaru antolatu dau, ume eta nausixantzako Iñauteixetako dantzak ikasteko eta gero nahi dabenak kalin dantzan etxea urteteko. Otsailak 22 eta 24an ixango diz entsaxuk arratsaldeko 6 etatik aurrea Kofrai Zaharreko 3. solairun. Anima, lotsi galdu eta hasi dantzan!