Euskal Herriko etxitan adineko pertsonentzako zaintza-zerbitzuk zelan emoten dizen erakusten daben dokumentala da. Bertan, zaintza sistema hori zelan antolatzen dan aztertzen da eta hori zein neurritxan normalizatzen den ongizate estatu honetan; milaka langilek lan-eskubiderik ez ixatik, ez baitu arazo etiko eta politikorik sortzen.
Maitane Subijanan dokumentalan proiekziñoiaz batea, bertako protagonista eta Malen Etxeko kide dizenakin solasaldixe be eukiko dou.
Hizlarixe: Malen Etxea, emakume migratzailin elkarti
Pasan astin argitaratu gendun ARNASA elkarteko otzarin zozketako zenbaki irabazli eta on arpexe ipinitzau irabazliai, AITOR! On egin ta dana ez jan batea! Zoixonak
Gaur goxetik eguerdirarte eon diz Kofrai Zaharran azpixan ELKARTASUN otzarin zozketako boletuk saltzen ta egueldixe alde ez badabe euki be asko ixan diz berta hurreatu dizenak erostea.
Hau ixan da zenbaki irabazli (eta ordezku). Zoixonak irabazliai!
Aurtengo azkanengoko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin Beikozinin Zientziaren giltzak elkartik antolatutaku. Gaxe oso ezagune da, gure itsosuk plastikoz beteta daz eta horretaz berba etxeko OIHANE CABEZAS BASURKO ingurumen ikerlaxe eukikou gure artin. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 6,30 tan hasiko dala eta bertaratu ezin badozue youtubeko euran kanalin be ikusteko aukeri eukikozuela. *Antolatzallik gogoratzen dosku, Covid pasaporti erakutsi birdela sarreran eta maskarilli derrigorrezku ixango dala bertaratu ezkeo.
Zinezalik zoixoneko daz, Abendu eta urtarrillin tzir hainbat pelikula ikusteko aukeri emozku Zeta zinezalin elkartik. Kartelin azaltzen dan latxeik debaldekuk ixango diz sarrerak, emanaldi guztik Kofrai Zaharreko 2. pisun emongo diz eta eurak lortzeko Turismo bulegure zuzendu bigaz.
Gogoratu Azoki eukikouela bi egunetan Kofrai Zaharrin, bertan herrikoartistan lanak ikusgai eta salgai eongo dizela. Danetatik eongo da bertan: pintxurak, argazkixak, bitxixaz, jostunan lanak… Hurreatu herriko artistai babesa emotea ta bittartez erosketak etxea!
Abendun 3ko gabaz, B.O.M. 44 urteko Markiñar langili eta LABeko afiliatu hil zan Bergarako Fagor Ederlan lantokixan. Istripu “ez traumatiku” salatu eta senide zein gertukuai elkartasune adierazteko elkarretaratzea deitu dabe gaurko (abenduak 7) arratsaldeko 7 retan Markiñako udaletxe aurrin. Aurten daneako 59 lagun ixan diz biharrea jun eta etxea bueltan ez dabenak ein. Sarraski honei STOP esateko ordu alla dala pentsatzen dou, NAHIKURE!
ZURRUMURRU liburu dendi ezta geldik egoteko ta gabonetako oporretan LHko ikaslintzako labaik bako buztin tallerrak antolatutxu. Talde txikixak ixango dizenez lelengotik ixenak emoti gomendatzen dosku behian agertzen dan telefono zenbakixan. Zer egunetan eta zer ordutegi eukiko daben be ikusiko dozue bertan.