Lortu arte! A-20ko manifestaziñoirako deixe ein dou Ondarrutarrok

Gaur (Azaroak 7), hainbat herritxar batu gaz plaiko zubixan Azarun 20ko manifestaziñoi nazionala babesten eta bertan parte hartzea deixe etxen.

Pandemixik ez dosku laga nahi gendun modun mobilizaten aspaldixan. Azarun 20 an ezkerreko independentistok erronka oso garrantsitzu dakau bilboko kalitan, danok barriro batu eta aldarrikapen argi bat zabaltzeko: Aske eta bardiñan Euskal Herrixe sortu nahi douela!

Bilboa juteko AUTOBUSE ATAKO DA. Ixena emon: Anaita edo Kulixkan

Ta atzo (Azaroak 6) herri batzarra egon zan kofrai zaharrin Larraitz Ugarte eta Unai Urruzunon parte hartziaz. Ikasturtea begirako erronkak azaldu eta kezkak argitzeko aikeri egon zan.

2021 eko TRIPONTZIA salgai da!

GURE ESKUk zabaldu daben mezu:

GAILURRA ZAIN DUGU!

2022 Uztailan 2 an KATALAN eta EUSKAL HERRITARROK, EHUNKA GAILUR argiztatuko dou, HIGER lurmuturretik CREUS erarte, PIRINEOTAKO BIDIN. Inddarrak batuko dou, gure herrixon autodeterminaziñoiko eskubidin alde! ERRONKA KOLEKTIBU erraldoi ixango da, antolakuntza eta sinkonizaziñoi handixe eskatuko dau, eta finantziaziñoi be bai, danon artin finantzatuko dou, kolektibun. Ein zeure ekarpena TRIPONTZIA erosiz!

KANTAGINTZA ikastaru 2021-2022

UNANUE udal musika eskolik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:

Bi urteren ostin , barriro martxan ipiniko dou kantu zaharren kantagintza ikastaru azaroan 5 etik aurrea. Hori dala ta , hamentxe bialtzen dotzuet itsatsita ikastarun kartela ahal dozuen neurrixan zabal dezazuen . Besterik gabe ,eskerrik asko zuen laguntzagatik  eta laisterarte.