EUSKARAZ FEMINISMOTIK, FEMINISMOTIK EUSKARAZ!

Literatur Amuak ekimena eta Emakuminganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunan inguruko egitarau bat eginik.

Formatu berritzalliaz dator aurtengo ekimena. Ohiku baño egun batzuk beranduxeago bañe euskara eta berdintasun sailan arteko elkarlanaz, Literatur Amuak ekimena eta Azaroan 25eko Emakuminganako Indarkeriaren Aurkako Egunan inguruko egitarauk uztartuz.

Sarrerak eta gonbidapenak Turismo Bulegun eskuragarri daz onezkeo, martitzenetik domeka, 12:00etatik 14:00eta eta 18:00etatik 20:00eta.

Antzerkixak, Zubikarai Sarixak, Alain Lersundi, Mikel Etxaburu, Andrabandan 10.urteurreneko dokumentala… eta askoz gehixa!

Alamedako PENTSIONISTAK BORROKAN!

Gaur be han ikusi douz herriko PENTSIONISTAK Alamedan batute. 12 xak puntun pankarti zabaldu dabe eta 20 minutuko egonaldixe eindabe 166 lagunek. Bertan euazen bittartin asteburun hego Euskal Herriko hiriburutan ein dizen mobilizaziñoin inguruko informaziñoi zabaldu dabe eta datorren astin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. JO TA KE LORTU ARTE!

Azaroak 16 (martitzena) hitzaldixe Beikozinin: OSASUNA GURE ESKU!

Zientziaren giltzak elkartik hillero antolatzen daben hitzaldixe eukikou datorren martitzenin arratsaldeko 6:30 tan. Azaruko emanaldixe OSASUNA GURE ESKU Zer jan XXI. mendean? galderin inguruku ixango da. Hizlarixe SILVIA ZULUAGA GOIKOETXEA ixango da, mediku dietisti eta nutrizionisti. Hitzaldire duzenantzako gogoratu, maskarilli derrigorrezku dala eta ezin dabenak bertan egon gogoratu elkarteko youtubeko kanalin zuzenin ikusi ahalko dala.

Azaroak 10 (eguaztena) IV. BERDINTASUN PLANA zehazteko batzarra Etxelilan

IV. Berdintasun Plana zehazteko lanketa prozesun murgildute jarraitzen dabe eta beste lan saio ireki bat egongo da azarun 10 in, Etxelilan. Lan saiun helburu, orain arteko prozesun jasotako ekarpenakin osatzen dan IV. Berdintasun Planan zirriborru ezagutzea emoti eta horrei buruzko ekarpenak jasoti ixango da. Etxelilako erabiltzaile zein gaxan interesa duen edonori luzatzen dotze gonbidapena, danon ekarpenakin aberasgarrixaua ixango baita Berdintasun Plan barrixe.