Alamedako PENTSIONISTAK borrokan!

Eguraldixe lagun, gaur beste behin, astelehenero lez Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK eguerdiko hamabixak puntun pankarta atzin, 20 minutu bertan egon ondoren eta daruen borrokin ingurun barrixak emon eta gero (Bruselasea eindaben irteerin ingurun,..), Jo ta Ke lortu arte! esanaz amatxu dabe ekitaldixe . Gaur 166 lagun batu dizela esasku antolatzalletako batek (alkati ta zinegotzixak barne) eta gauza berezi lez Plaiko zubixan ata dabe argazkixe.

Lan istripu salatu dou gaur Alamedan!

Jatorri desbardiñetako Ondarrutarrak batu gaz gaur eguerdixan Alamedan ABDOULAYE DIOME arrantzalin herixotzi salatzeko. Alkati eta kontzejalak eta Senegaldarran komunidadeko partaidik euki dotxuez pankartak eskutan eta atzin pillo bat herrittar euazela. Ordu erdi inguru egon ostin bertan (truxuk botaten euazela) Udalak 7 puntuko irakurketi eindau: familixiai eta komunidadiai elkartasune erakutsiz, bi eguneko dolu egune be ipini dau herrixan herriko ikurrak masta erdixan eongo diz hildakun omenez, beran eskutan dan laguntzi emoteko prest dala azaldu dau eta holako istripuk saihesteko segurtasun laborala daruen instituziñoiai zorrotzaua jokatzeko eskatu dotsa. Udalan ondoren Senegaldar komunidadeko kide batek berba einddau eta eskerrak emotza Ondarruko herrixak momento gogor honetan emondako babesaatxik, bañe hori esanaz batea istripu argitzeko eskatu dabe. XXI. mendin biharrea jun eta bixitxi galtzi ezin dalako onartu. Txalo artin amatxu de ekimena.

Prekariedadi hiltzaili! Kontzentraziñoi U-3 13:00etan Alamedan

Irailan 29an Kaxarra arrasteko txalupako lan herixotzi salatzeko mobilizaziñoi deitxu dabe herritxarrak.

Komunidade senegaldarrak herrikide batzukin batea antolatutako kontzentraziñoi Urriak 3 (domeki) 13:00etan Alamedan ixango da.

Prekarietatea hiltzailea! lemapin burutuko da protesta hau, hain zuzen be, prekariedadi dalako egunerokotasunin herriko arrantzalik bixi dabena euran lanpostutan.

Jatorri senegaldarreku zan Abdoulaye Diome arrantzali. Kalin kartel honek daz ipinitxe gorpu aberriratzeko herritxarrai elkartasune eskatzen.

Gexengo sindikalak mobilizaziñoi burutu dau portun herixotza hau salatzeko.